Gure gailu elektronikoak erabiltzerako orduan, pribatasuna eta segurtasuna bermatzea oso garrantzitsua da. Guztiok disenuan, ezaugarrietan,  aukera ezberdinetan… erreparatu egiten diogu PC, Tablet edo Smartphone bat erosterako orduan.

Gainera, erosketa egin aurretik zein programa ekartzen dituen galdetzen dugu, ea prezioaren barruan zer sartzen den…etab.

Askotan, burutik ez zaiguna pasatzen, batez ere, TIC arloan hasiberriak bagara, antibirus programa egoki bat behar dugula,  sarean aurki daitezkeen arriskuez babesteko.

antivirus inicial imagen

Segurtasunaren garrantzia

Gure blogeko aurreko sarreran: Malware eta Birusa. I. zatia era erraz batean birus informatiko eta sakabanatze motei buruz hitz egin genuen.

Antibirus mota asko aurki ditzakegu, gainera doan instalatu daitezkeenak ere badira. Prezioa garrantzitsua den arren, zertaz babesten gaituzten fijatzeak ere pena merezi du.

Sarrera honetan, doan  eta era errazean deskargatu daitezkeen doako antibirus ezbedinei buruz jardungo dugu.

Dena dela, geure gailu elektronikoari zer erabilera eman nahi diogun ondo pentsatu behar dugu, antibirus programak behar bezala babes gaitzan.

Antibirus programa: Arrisku elektronikoez libre al zaude?

AVG free edition antibirus programa

avg

AVG Antibirusa

Segurtasun informatikoaren arloan esperientzia handikoa da Avg antibirusa. Gehien deskargatutako antibirusa dugu honako hau. Gainera, behar izan ezkero, aukera gehiago ematen dituen antibirusak ere baditu etxe honek, ordaindu beharrkoak kasu honetan.

AVG antibirusa deskargatu nahi?

Gogoratu, doakoa den bertsio honetan, (free edition), beharrezkoa dela zer arriskuetaz babesten gaituen erreparatzea, ondorengo argazkian ikusi daitekeen bezela. (Irudiaren gainean sakatu handiago ikusteko).

prestaciones antivirus

Antibirusen aukera ezberdinak

AVAST free antibirus programa

Avast free antibirus programa

Avast free antibirus programa

Doakoa den Avast antibirus bertsioa erabilera pertsonalerako soilik egina dago, hau da, erabilera komertziala ezingo zaio eman antibirus honi.

Deskargatzeko aukera izango duzu, lehenik Web gunean izena eman beharko dugu eta behin klabea eta deskargarako beharrezkoa den lizentzia jasotzen dugunean, antibirusa urtebetez erabili ahal izango dugu.

Behin antibirusa instalatua dagoenean, kontuan izan beharko dugu, gure gailuari nohizbehinka analisi bat egin beharko diogula (antibirusak berak ematen digu aukera), honela artxibo infektaturik ez ditugula ziurtatuko dugu. Gainera, gure antibirusa tarteka eguneratu beharko dugu, lizentzia iraungi aurretik.

Antibirus programa deskargatzeko laguntza  gehiago behar izan ezkero, Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu gida kontsultatu dezakezu, edo nahiago baduzu, KZguneko Doako Antibirus programak ikastaroan izena eman dezakezu.

https://www.youtube.com/watch?v=gGDQTFRGEzc

Hurrengo sarrera batean, gure gailuak babesteko eskuragarri dauden beste osagarriei buruz hitz egingo dizuegu! Adi egon!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko. 😉

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_______________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Baimen bikoitza: Babestu zure kontuak sarean

Ordainketa segurua sarean, jakin nola erosi era seguru batean