Seguraski bilatu, konparatu eta prezio onenean dagoena erostea gustatzen zaizula.

Baina askotan horrela ibiltzeak, lan handia suposatzen du, eta gerta daiteke denbora asko eramatea.

Sarrera honetan, geure dirua zaintzen lagunduko digun APPak ezagutuko ditugu.

 Zure diruari etekina atera nahi? APP hauek froga itzazu!

Mi presupuesto:

Libretatxoa atera eta diru sarrerak eta irteerak apuntatzen dituen horietakoa baldin bazara, aplikazio hau zuretzako da.

Geure mugak marka ditzakegu gure kontsumo motaren arabera, eta grafikoki adieraziko digu, gastu hau edo bestea egiteko momenturik egokiena zein den esanez, eta  honela ezustekoak ekidin.

Android eta iOS eskuragarri.

Fintonic

Aplikazio honek gure gastuak gaika sailkatzen ditu, kontu guztiak  euren mugimenduekin, taldekatu egiten ditu, eta gure diru sarrerekin konparaketa egiten du.

Honela kontuak garbi ikustean, non xahutzen dugun geure dirua argi geratzen da eta murrizketak non egin daitezkeen ikus dezakgu.

Android eta iOS eskuragarri.

app ezberdinak

Aurrezteko APPak

Supertruper

Supermerkatuetako eskuorriak hartu eta alderatzen badituzu, ondoren merkeen dagoen produktua denda horretan erosteko, jakingo duzu hau egitea lan neketsua dela. App honek aukera ematen digu barra kodea eskaneatzeko eta denden arteko konparaketa egiten digu.

Sekulako aurrerapena!

Android eta iOS eskuragarri.

Bideo honetan primeran erakusten digute APP honen erabilera 🙂 .

http://youtu.be/-uNtYarq_-Q

Vencimiento de Alimentos Saver

 Askotan nahiz eta elikagai merkeena erosi, zakarrera bota behar izaten dugu iraungitze data pasa egin delako, eta ezin dugulako kontsumitu.

App honetan produktuaren izena eta iraungitze data sartzen badugu, data pasa aurretik ahortaraziko gaitu.

Androiderako bertsioa bakarrik dago eskuragarri.

 app supermercado

Supermerkatuan aurrezteko APPak 

Gasolineras de España

APP hau Industria Ministerioaren datuak erabiltzen ditu gure GPS-an zein den gasolinerarik merkeena erakusteko. Geure ibilbidea markatu dezakegu eta gasolina botatzeko zein den aukera merkeena zein den erakutsiko digu. Bidai ona izan!

Android eta iOS eskuragarri.

Skyscanner

Hegazkin bileterik merkeena zein den erakusten digu APP hau. Hilabeteko egun guztietatik zein den merkeena azaltzen digu. Beraz, zein egunetan bidaiatzea berdin ba zaigu, diru asko aurreztu dezakegu APP honekin.

Android eta iOS eskuragarri.

 Payback

APP hau oso interesgarria da taldeka egiten ditugun ekintzetarako. Payback-en ekitaldia sortu dezakegu eta bertan partaide guztiak, ondoren bakoitzak zenbat diru jarri duen gehitu eta ekitaldia bukatzerakoan norberak ordaindu beharrekoa esaten digu. Oso interesgarria taldeko inor “irabazten” ez ateratzeko, azkenean ¡Kontuak garbi!

Android eta iOS eskuragarri.

Zalantzarik ez dago aurrezteko aukera pila bat ditugula! Hasi ba lanean!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko. 🙂

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Sukaldaritza erraza modako APPekin
Erretzeari utzi nahi? 6 aplikazio zure mugikorratzentzat