Ordenagailuren bat erosten dugunean, ez dugu zalantzarik izaten eta antibirus programa baten beharrean egono garela somatu egiten dugu.

Baina, zer gertatzen da ordea Smartphone edo Tablet-ekin? Kasu horretan argi ikusten al dugu?

Gailu hauetan datu pertsonal ugari izaten dira eta eraso informatikoen aurrean beharrezko bebesa ez badugu bilatzen, argi dago buruhauste bat baino gehiago izan dezakegula.

KZguneatik Android-erako zenbait aukera aurkezten dizkizuegu, egoera desatsegin hauei aurre egin diezaieagun.

Zure gailu guztiak prest al dituzu? Aukera ezazu zure antibirusa! 

AVG Antibirus

Birusen aurrean babes handia eskaintzen digun produktua da, gainea lapurreten kontrako sistema ere gehitzen zaio. Birus edo malware erasoak denbora errealean hartzen ditu, ondoren ezabatzeko. Gainera gure gailua motel ibiltzeak, askotan eraso informatikoren batekin zerikusia izan dezake, eta antibirus honek ere egoera hori kontutan hartzen du. Bere berrikuntzen artean, dei edota mezuak blokeatzeko aukera dago.

Androiderako eskuragarri dago.

smartphone

Android mugikorrentzako antibirusak

Mobile security & antibirus (Avast!)

Doako antibirus honek, gure aplikazioak eskaneatzeko aukera ematen digu, dei eta SMS-en aurkako filtroa dauka… Gainera despistatuenentzako,  gailua galtzen badugu berriro aurkitzeko laguntza eskaintzen digu. Baita ere, lapurreten aurkako sistema darama.

Androiderako eskuragarri.

Lookout seguirdad y antivirus

30 milioi erabiltzaile dituen aplikazioa da hau. Gure Smartphone edo tableta lapurreten  eta gainontzeko malweren aurrean babesten du. Funtzio oso interesgarri bat badu ere, kokapen sistema bat du. Hau da, demagun gure gailua galdu dugula, aplikazioa aktibatu dezakegu eta Google Maps-eko kokapena erakusten digu. Bestalde, lapurretaren bat sufritu badugu, gailua blokeatu dezakegu eta baten batek desblokeatzeko saiakera egitenduenean, kamera arktibatu eta argazki bat ateratzen du, lapurra erretratatuz.

Androiderako eskuragarri dago.

Lapurretei aurka egiten dieten antibirusak

Lapurretei aurka egiten dieten antibirusak

Mobilshield free

Telefono mugikorrentzako oso antibirus eraginkorra da honako hau. Gainera oso aplikazio erabilterraza da. Gure datuen segurtasun kopiak egiteko aukera ematen digu, eskanerra eta lapurreten aurkako sistema du…etab.

Androiderako eskuragarri.

Mota honetako informazioa nahi izan ezkero Softonicen aplikazio aukera zabala dago..

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko. ;)

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

MALWAREA ETA BIRUSAK II. zatia (motak)

Antibirus programa ezberdinak, doako aukerak