Denborarekin paper formatoa alde batera geratzen ari da eta formato elektronikoak ugaritzen hasi dira. Ez al duzu inoiz faktura elektronikoren bat jaso?

Ingurumenari mesede egiteaz gain, gure antolakuntza pertsonalerako ere oso baliagarriak izan daitezke formatu elektronikoan gordetako dokumentuak. Gainera dokumentuak era seguruan antolatzeko aukera ugari ditugu, horietako bat Metaposta da.

 Zure dokumentuak era elektronikoan gorde itzazu Metaposta erabilita

 

METAPOSTA “Interneteko postontzi eta dokumentu-gordailua” da, fakturak, nominak, banku-frogagiriak… jasotzea eta gordetzea ahalbidetzen dizu erabateko segurtasunarekin. Honez gain, zure dokumentuak “lainora” igo ditzakezu eta bertan gorde, nahi duzun karpeta antolaketa sistema erabiliz.

METAPOSTA Eusko Jaurlaritzaren informatika-sistemen barnean hartuta dago, azpiegitura horiek EJIEk (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Sozietatea) kudeatzen ditu.

metapostalogo

Metaposta

Zenbait zerbitzu eskaintzen dizkizu Metapostak:

  • Dokumentuak jaso eta biltzeko aukera ematen dizu.
  • Dokumentuak era seguruan partekatzeko aukera ematen du.
  • Dokumentuak era elektronikoan sina daitezke.
  • Postontzi pertsonala norberak eraldatu dezake.
  • Gure dokumentazio pertsonala era seguruan igotzeko aukera ematen du.
en la nube

Gure dokumentuak lainoan

Entitate ugari daude Metapostarekin lan egiten dutenak, bide hou erabiliz komunikatu nahi baduzu, ondorengo zerrenda honi begirada bat ematea interesatuko zaizu.

 Administrazio Publikoa

  • Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila – SPRI

  • Osakidetza

  • Lanbide

  • Bilboko Udala

Finantza Entitateak

  • Bankoa Crédit Agricole

  • Kutxabank

  • Laboral Kutxa

Energia konpainiak

  • Iberdrola

  • EDP NATURGAS ENERGÍA

Telefono operadoreak

  • Euskaltel

  • Eroski Móvil

Ur partzuergoak

  • Amvisa

  • Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa

  • Gipuzkoako Urak

  • Txingudiko Zerbitzuak

Aseguru-etxeak eta Borondatezko Aurreikuspeneko Erakundeak

  • Lagun Aro Aseguruak

  • Lagun-Aro, EPSV

  • Arogestion Ahorro-Jubilación, EPSV

Entitate pribatuak

  • MONDRAGON Korporazioa

  • Euskadi Txirrindularitza Iraskundea

  • EiTB

  • KZgunea

  • Tecnalia – IT Txartela

  • Bilboko Merkataritza Ganbera

  • Gipuzkoako Merkataritza Ganbera

  • Mutualia

  • Euskal Encounter

Ikusten duzunez, aukera ugari ditu Metapostak. Zure postontzi pertsonala lortzeko, gertuen duzun KZgunera jo dezakezu. Bertan zerbitzuan alta emango zaizu, eta ondoren zerrendako zein entitaterekin komunikatu nahi duzun aukeratu beharko duzu.

 “IT Txartela froga batean matrikula zaitez era errazean” gure aurreko sarreran esan bezala, behin azterketa gainditu dugunean Metaposta zerbitzuan eman beharko dugu alta agiriak jaso ahal izateko.

Honez gain, gaia interesatzen bazaizu, KZGuneko Metaposta ikastaroan izena eman dezakezu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. 😉

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: