Teknologia berrietako tresna ezberdinak erabiltzen ikasi nahi dituzu baina ez duzu astirik topatzen? Lasai, orain KZgunea bitartez ikasiko duzu. Gainera ikastaro presentzialez gain online kurtsoak eskaintzen dizkizu. Edozein ordutan egiteko edonon. 🙂 Ikasi KZgunea Online formakuntza-rekin!

Egitea nahi dituzun ikastaroez nola informa zaitezke? Oso erraz! KZguneak sare sozialetan dituen Facebook eta Twitter kontuak jarraitu ditzazkezu antolatzen ditugun ikastaroen berri izango dituzu. Jarraian azalduko dizugu gainera. Zer abantaika dauzka Online ikastaro bat egitea?

  • Ordutegi malguak: Eguneko edozein ordutan egin dezakezu.

  • Edozein tokitatik: Munduko edozein lekutik interneterako konexioa duen ordenagailua baduzu ikastaroa egin ahalko duzu.

  • Formakuntza berria: Modu presentzialean eskaintzen ez diren ikastaroak burutuko dituzu.

KZgunea Online formakuntza, ikastaroetara apuntatzeko urratsak

1. urratsa: KZguneko webgunera jo. Helbide barran www.kzgunea.net idatzi. Beste aukera bat bilatzailean KZgunea idatzi eta eskeintzen dizun lehen esteka aukeratzea da.

2. urratsa: KZgunea webgunean goiakldean dagoen “Formazioa” esteka aukeratu.

kzgunea online formakuntza3. urratsa: Ezker aldean 3 aukera azalduko dira. “Online Formazioa” aukeratuko dugu.

Irudia 3

4. urratsa: Ikastaroak ikusi ahal izateko “Ikastaroa” esteka aukeratu. Online eran eskaintzen diren kurtsoen zerrenda bat azalduko zaizu.

Irudia 4

5. urratsa: Hobeto ikusteko adibide batekin ikasiko dugu. Jo dezagun “Norbere erabilerarako Google Aplikazioak” ikastaroan izena ematea nahi dugula.

Irudia 5Azaldu zaigun ikastaro zerrendan “Norbere erabilerarako Google Aplikazioak” aukeratuko dugu.

Jarraian hau azalduko zaigu:

Tituluaren azpian 4 botoi ditugu.

Irudia 6Ikastaroren bat antolatuta dagoela ikusteko bigarren botoia aukeratu “Planifikatutako ikastaroak”.

Ikastaroa planifikatuta ez badago eta kurtsoa egitea nahi baduzu “Itxaron zerrendan izena eman” aukeratu. Beste aukera bat eskuma aldean azaltzen den “Apunta zaitez” hautatzea da.

Jarraian KZguneko zure erabiltzaile izena eta pasahitza jarri beharko duzu. Datu hauek ez badituzu hurbilen duzun KZgunera jo dezakezu alta eman eta bi datu hauek emango dizute.

Irudia 7

Azalduko den beste leihoan “Onartu” aukeratu eta izena emanda izango duzu ikastaroan.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. ;)

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: