KZgunearen bitartez argazkiak moldatzen ikasteko aukera daukazue KZguneko Irudia eta Soinua ikastaroaren bitartez. Formakuntza planaren 3. mailako ikastaroa da.

Izan ere gaur egun… Zeinek ez dauka kamera digital bat edo bere Smartphonearen bitartez argazkiak ateratzen ditu? Zenbat lagun ikusi dituzu bere musika gogokoa kaletik entzuten?

Zure sormena dantzan jarri KZguneko Irudia eta Soinua ikastaroarekin

KZguneko Irudia eta soinua ikastaroan argazkiak moldatzen ikasiko dugu, gure sormena landuaz. Hainbat argazkiak erabiliz muntaiak egingo ditugu, argazki artistikoak lortzeko filtroen aukera erabiliko dugu. Argazki zahar apurtuak konponduko ditugu ere besteak beste.

Guzti hau egiteko GIMP aplikazioa erabiliko dugu. Ezinbestekoa bihurtuko den doako Software libreko programa bilakatuko da.

gimpblog

Irudia eta soinua: Irudietan moldaketak Gimpekin

Ikastaro honetan soinuak lantzen jardungo dugu ere. Gure audio edo abesti fitxategietan soinu efektuak, karaokea, hainbat audioen muntaiak eta abar egingo ditugu. Edozein gustoko kanta moldatuko dugu eta nahi eran pertsonalizatu.

Guzti hau lortzeko Audacity doako Software librea erabiliko dugu.

pistas de audi

Irudia eta soinua:Soinu pistetan moldaketak Audacityrekin

Ikastaro hau 14 ordu teorikoz osatuta dago, 7 saiotan eta bakoitza 2 ordukoak. Argazkigintzako zenbait kontzeptu ikasiko ditugu: Formatu motak, efektuak, kapak… eta soinukoak: Audio formatuak, pistak, uhin azalera… Eta nola ez ariketa ezberdinak egingo ditugu guzti hau ondo ulertu eta ikasteko.

Lehen zati teoriko hau amaituta atal praktikoa hasiko dugu ikasitakoa praktikatzeko. 6 ordu izango ditugu 3 saiotan banatuta bakoitza eta 2 ordukoak ariketa praktikoak burutzeko. Argazkiekin eta soinu ariketak izango dira guztiak.

Adi egon blog honetako KZAriketak atalera izan ere bertan hainbat ariketa aurkituko dituzue gai honetaz.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. ;)

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: