Ezagutzen duzu “ lainoa” kontzeptua? Ez ordenagailuak momentuz ez doaz hegan, eguraldiarekin ere ez du inolako zerikusirik…. Informatika lainoan edo ingelesezko “cloud computing” kontzeptuak Internet bidez zerbitzuak ezberdinak eskaintzen dituzten plataformei erreferentzia egiten die. Zerbitzu hauek era askotakoak izan daitezke, fitxategiak gordetzea, dokumentuak editatzea, telefono zenbakiak gordetzea… Honela internet konexioa edukita besterik ez, nahi ditugun gauza guztiak gure esku izan ditzekegu.

“Lainoa erabili ezazu sarean sarean duzun presentzia areagotzeko”

 Dropbox:

Dropbox fitxategiak lainoan gordetzeko sistema bat da. Web gune honek ematen dituen aukeren artean honako hauen daude;

  • Gailu ezberdinak sinkroniza ditzakegu, guztietan fitxategi-bertsio berekin lan egiteko.

  • Fitxategiak beste erabiltzaileekin modu pribatuan  eta publikoki parteka ditzakegu.

  • Argazki galeriak sortu eta parteka ditzakegu.

  • Sistema eragile ezberdinetatik (Windows, Mac eta Linux) eta gailu mugikorretatik sartu gaitezke (iPhone, Android, iPad, BlackBerry).

Honez gain Dropboxek 2 Gb edukiera eskaintzen digu dohainik, dena den edukiera hau zabaltzeko aukera ematen dute ordaindu beharreko profila osatuz gero.

lainoa

Slideshare:

2006. urtean sortutako plataforma da Slideshare, printzipioz ezagutzak sarean zehar partekatzeko sortu zen, denborarekin asko ugaritu da gune honen erabilera. Hauek dira aurkitu ditzazkegun aukerak:

  • Erabiltzaileoi aurkezpenak, infografiak, bideoak, PDFak eta web mintegiak igo eta partekatzeko aukera eskaintzen digu.
  • Honez gain eskegitako fitxategiak deskartzeko aukera ere ematen du, beste momenturen batean lasai asko irakurtzeko parada izanik.
  • Gure edukiak gure lankide, bezero, lagun eta jarraitzaileekin partekatzeko aukera izango dugu LinkedIn, Twitter, Facebook eta beste sare sozialetatik.

slidesharelogo

Ez al duzu oraindik KZguneak Slidesharen duen txokoa ezagutzen?

Scribd:

Scribd interneten dokumentuak argitaratzeko eta partekatzeko aukera ematen duen plataforma bat da.  Modu publikoan eta pribatuan partekatu daitezke dokumentuak. Dokumentu publiko ugari daudenez, nolabaiteko online entziklopedia bihurtu da Scribd plataforma.

Scribd-ek gure ezagutza igo eta partekatzeko aukera ematen digu.

scribd

Lainoak aukera ugari eskaintzen dizkigu, sekretu guztiak ikas itzazu KZguneko “Informatika lainoan” ikastaroan.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko. 😉

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: