Azkenean egun luzeak heldu dira udaberrian gaudelako! Tamalez ez da dena gozamena. Agian udaberriko alergiak sufritu behar dituzu? Lagun edo senideren bat daukzu egoera horretan agian. Teknologia berriek hauek hobeto pairatzen laguntzen dizkigute zorionez.

Kzgunea-k hainbat aplikazio ekartzen dizkizu alergiok ahalik eta eragin txikiena izan dezaten zuregan. Hauekin ahalik eta doministu izan ez dezazun espero dugu.

Udaberriko alergiak hobeto pairatzen lagunduko dizuten aplikazioak

Udaberriko alergiak

Alerta Polen

Ingurugiroan dagoen polen maila azaltzen du. (“mis alergias”, “localidades” y “mis alarmas”) atalak pertsonalizatu daitezke dauzkazun alegergia moten eta zauden herriaren arabera. Alarmak aktibatuko dira polen mailak zure osasunarentzat arriskutsuak badira.

Alergo Alarm

Zure hirian dagoen polen mailari buruzko informazioa dakarkizu. Hainbat alergia moten maila, oliboa, parietaria eta abar oso handia denean oharra bidaltzen dizu.

R-Alergo

GPS ibilbidea egin ahalko duzu polen maila altua duten guneak ekiditeko. Hainbat datu sartuta aplikazioak mugikorraren geolokalizazioak lan egingo du ibilbide osasuntsua eskainiz beti ere zure alergia mota kontutan izanik.

AirProbe

Airearen kalitatea neurtzea ezinbestekoa da udaberriko alergiak kontrolatzeko. Aplikazio honek airea neurtzen du sensore baten bitartez. Bluetooth bitartez ozonoko CO2 maila bidaltzen du airean dauden beste osagaiekin.

Polen Control

Udaberriko alegiek zuregan duten eraginaren jarraipena egin ahalko duzu. Polen mailaren berri izatea egunero. Eta zure alergiaren jarraipena eguneratua egiteko aukera ematen du mugikor bidez.

Udaberriko alergiak

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: