Ordenagailua berria denean dena ez daukagu arazorik. Erabili ahala ordea ordenagailuaren jarduna moteldu egiten da.

Ordenagailuek behar ez duten informazio pilatzen joaten dira eta poliki lan egiten dute. Jakin beharra daukagu ordenagailua behar bezala ibiltzeko akats batzuk egitean datzala. Guzti honek ordenagailuaren jardun zuzenean eragingo duelarik.

KZgunea-k jarraian azaltzen dizkizu:

Zure ordenagailuak jardun egokia izan dezan egin behar duzuna

 buen rendimiento

1- Ordenagailuak aurretik instalatuta dauzkan programak (bloatware) ezabatu

Ordenagailu berriek aurretik instalatuta dauden eta erabilpenik ez duten programak dakartzate. Erabilpen zehatzik ez duten programak dira eta zure ordenagailuan memoria zati garrantzitsua betetzen ari dira. Memoria hori askatzeak ordenagailua lehen egunean bezala jardungo du.

Kontrol paneletik desinstala ditzazkegu programa hauek, edo bestela software berezi bat erabili dezakegu programa hauek non dauden aurkitzeko.

2- Eguneraketak egin

Maiztasunez zure ordenagailuan eguneraketak egin behar dituzula azaltzen zaizkizu. Tamalez erabiltzaile askok ez diote kasu egiten mezu hauei eta horren ondorioz ordenagailuko segurtasun akatsak gertatzen dira.

Irtenbidea oso erraza da. Eguneraketa mezuak azaltzen direnean burutu eta listo.

3- Antibirusa eguneratuta izan

Segurtasun mehatxuak hor daude eta tentuz ibili behar gara ordenagailua zuzen ibiltzea nahi badugu.

Antibirus egoki bat instalatuta izan behar dugu ordenagailuan. Era egokian prestatua izan behar dugu eguneraketak egin ditzan eta gure ordenagailuari azterketak egin diezazkion. Honek ordenagailuaren jardun ona dakar.

4- Erabiltzen ez ditugun programak kenduko ditugu ordenagailutik

Ordenagailuaren erabilpenarekin aplikazio edo programa asko instalatzen ditugu zerbait zehatza egiteko epe motz batean. Kontutan izan programa hauek ordenagailua pizten duzunean martxan jartzen dira eta ordenagailuko jardun egokian eragina izaten dute.

Programa hauek ordenagailuko jardun garrantzitsuetan eragin okerra dute. Irtenbidea programa hauek desinstalatzea da zuzenena.

5- Fitxategi gehiegi izatea ditugu ordenagailuan

Fitxategi gehiegi izaten ditugu ordenagailuan.

Zorionez fitxategi hauek gordetzeko beste alternatiba batzuk badauzkagu: Disko gogor eramangarriak, hodeian gordetzea eta abar. 

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

___________________________________________________________________________________________

Beste sarrera interesgarri batzuk: