Zenbat aldiz lepoko eta bizkar minarekin edo ikusmen nekatuarekin bukatu duzue ordenagailuan hainbat ordutan aritu ostean?

Hori ordenagailu parean ohitura okerrak erabiltzeagatik da eta baita monitorea era  desegokian begiratzeagatik ere.

Ohitura ergonomiko batzuk kontutan izan behar ditugu arazo fisiko hauek ekiditeko. Ohitura osasungarriak erabiltzea ezinbestekoa dira.

Desde Kzgunea-tik zenbait aholku dakarzkizugu gainkargengatik minak ez izateko eta ordenagailu parean gaizki kokatzeagatik. Hona hemen ohitura osasungarriak ordenagailuarekin lan egiteko.

Zeintzuk dira ohitura osasungarriak ordenagailuan aritzeko?

Ohitura osasungarriak

  • Aulkian ondo jesarri zure burua, bizkarra zuzen izan 90º graduko angulu inguruan. Aulkiaren errespaldoan kokatu zure bizkarra.
  • Belaunak eta mokorra ondo flexionatuta izan 90º gradutara. Oinak beti azal batetan gainean egon behar dira kokatuta oin planta osoa guztiz ukitzen.
  • Begi paretik behekaldera egon behar da pantaila eta 55 zm-tara gutxienez, burua igo eta jaitsi behar ez izateko.
  • Ordenagailuan ez da erreflexurik ikusi behar inoiz.
  • Besoek ere 90º graduko anguloa osatu beharko dute, besaurrea eta eskua zuzen egon behar dira. Eskumuturrak doblatuta egon behar dira 10 edo 20 gradu goruntza. Ondo jartzeko teklatu eta mahaiaren ertzaren artean 10 zm-ko aldea izan behar da. Besaurrea kokatu mahai gainean inoiz ez ukondoa.
  • Teklatua ukondo parean kokatu edo honen azpitik.
  • Ordenagailu eramangarria erabiltzen baduzu ohitu mahai gainean lan egiten eta xagu batekin. Touchpad sitematekin arrisku gehiago duzulako behar ez diren keinu okerrak egiten.

https://youtu.be/ZYCKlBgbYP8

Ohitura osasungarriak jarraitzen badituzu aurrerantzean zure osasunak eskertuko dizu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: