Badakizu zer den itsasontzi jokoa? Ez gara ari “hundir la flota” jolas ospetsuaz, gogoan dugun jolas hori.

KZgunea-k zure itsas jokoa eskatzeko aukera ematen dizu Izenpeko sinadura aurreraturako.

Izenpeko itsas jokoarekin izapideak egin

Herritarrentzat sinadura elektronikorako tresna berria da, itsas jokoa konbinatzen du pasahitz batekineta Izenperen kudeaketarekin, zerbitzu emale kofidantzazkoa bezala. Era honetan erabiltzaileak bere burua identifika dezake eta sinadura elektroniko aurreratua burutu.

Administrazioan informazioa eskatu eta kontsultatu nahi dutenentzat zuzendua dago, ziurtagiri digitala ez dutenak, txartel irakurgailua, berezko softwarea eta abar.

Izenpeko itsas jokoa hainbat euskarritan egon liteke, 16 karaktere alfabetikoz osatua dago eta beste horrenbeste zenbakiz.

Itsasontzi jokoa

Izenpeko ziurtagiri digital bat badaukazu karaktere hauek atzekaldean azaltzen dira:

Itsasontzi jokoa

Ziurtagiri digitala edukiz gero itsas jokoa aktibatu beharko duzu. Online egin dezakezu edo gertuen duzun KZgune batetara. Behin aktibatuta, pasahitz bat eskuratuko duzu kontsultak eta eskaerak egin ahal izateko.

Para poder realizar una firma electrónica avanzada se te solicitará: Sinadura elektroniko aurreratua egiteko hau eskatuko dizute:

  • Erreferentzia zenbakia
  • Itsas jokoaren Koordenadak
  • Pasahitza (zuk bakarrik dakizuna)

Itsasontzi jokoa

Izenpeko itsas jokoa erabiltzen ondoko bideoa lagungarri izango duzu:

https://youtu.be/t7wT4JOK6ic

Hainbat zerbitzutan izapideak egiteko aukera duzu. Osakidetzako osasun karpeta bidez zure osasun historiala kontsultatu ahalko duzu baita hiru ahaldundiekin eta Eusko Jaurlaritzarekin tramiteak egim ere.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: