Mugikorretik doan deitzea nahi duzu?

Mugikorretik doan deitzeko KZgunea-k aplikazio onenak dakarkizu. Mugikorretik doan deitzeko aplikazio batzuk oso ospetsuak dira baina beste batzuk ziurrenik ez dituzula ezagutuko.

Mugikorretik doan deitzeko aplikazio

Ezagutu mugikorretik doan deitzeko aplikazio hauek

Skype
Berehalako mezuak igorri eta jaso ahalko ditugu App honen bitartez, deiak eta bideodeiak Wifi edo 3G bidez egin eta argazkiak edo bideoak bidali.

Line
Kalitate handiko deiak eta bideodeiak egiteko edozein mumentu eta tokitik. Taldekako berbetaldiak egiteko aukera.

Hangouts
Google App honekin mezuak igorri, bideodeiak egin edo ahots deiak egiteko aukera daukazu erabat doan. Lagunak txat taldeetan sartu ahalko dituzu 100 lagun arte eta solasaldi bat bideodei bat bihurtu 10 lagun arte.

Messenger
Facebookek sortutako aplikazioa 2014. urtean deiak eta bideodeiak egiteko zure lagunei. Argazkiak eta bideoak bidali eta txat taldeak erabili.

Imo
Kalitate handiko ahots deiak eta bideodeiak egiteko aukera 3G, 4G edo Wifi bidez. Argazkia eta bideoak partekatu eta talde txatak egin.

Wechat
Deiak eta bideodeiak doan egiteko aukera, eta baita 500 lagun arteko txatak egin ere mezu anitzekin. Pribatasuna kontrolatzeko maila altuena, TRUSTe-k ziurtatutako mezu aplikazioa da.

Viber
Telefono deiak eta bideodeiak HD kalitatean egiteko aplikazioa. Gainera Wifi eta 3G bidez argazkiak eta bideoak igorri ahalko dituzu. Zure mugikorreko kontaktu zerrendarekin sinkronizatzen da eta horietako norbaitek  Viber badu automatikoki igartzen du. 100 lagunekin taldekako solasaldiak egin daitezke.

NetTalk connect
Aplikazio honetan izena eman dutenekin Wifi edo 3G/4G bidez doaneko deiak egin daitezke. Bestelako erabiltzaileei ere dei oso merkeak egiteko aukera ematen du.

Fring
Beste erabiltzaileekin deiak, argazkiak eta bideoak doan partekatu ahalko dituzu. Bestelako erabiltzaileei deitzeko dei oso merkeak eskaintzen ditu.

Kakao talk
Asia aldeko aplikazioa mezuak igortzen oso azkarra edozein sare erabilita ere. Kalitate handiko  ahots deiak, talde txatak eta emotikono pila bat.

Hauek dira mugikorretik doan deitzeko aplikazio batzuk, baliteke zeuk beste batzuk ezagutu eta erabiltzea. Hala bada, utzi behean erabiltzen dituzun beste aplikazio hoiek.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: