Mugikor baten erabilpen osoa ez da izaten oso luzea. Berau maiztasunarekin aldatzen dugu beste batengatik. Izan ere, merkatuak eskaintzen dizkizun modelo berriek bestelako ezaugarri erakargarriagoak izaten dituzte.

Laister KZguneak ikastaro berri bat egiteko aukera eskainiko dizu, “Zure tableta/Smartphone-a erabiltzen ikasi”. Kurtso honen helburua zure mugikorra erraztasunez erabiltzen ikas dezazun da eta honen ezaugarri nagusiak ezagutzea.

KZgunetik ikastaroak izango duen ataletako bat azaltzen dizugu jarraian. Garbi izan dezazun nola denborarekin bildutako informazio guztia  ezabatu zure mugikorretik.

Bai! Informazio guztia ezabatu dezakezu zure mugikorretik behin betiko

informazio guztia ezabatu

Ezer ezabatu aurretik segurtasun kopia bat egin gordetzea nahi dituzun datu guztiena.

Hau egin ostean zure informazio pertsonal guztia ezabatu: Argazki eta bideoak, kontaktu agenda, deskargatutako fitxategiak, egutegiak eta posta elektronikoak, datu pertsonaleetarako aplikazioak, eta abar.

Nahikoa al da hau egitea? Ez, era seguruan mugikorreko informazioa ezabatua izan ez bada berreskuratua izan litekeelako. Ordenagailuetako disko gogorrak bezala.

Gai honen inguruan aurreko sarrera batean nahigabe ezabatutako fitxategiak nola berreskuratu azaldu genuen. Datuak berreskuratzea oso erraza da eta behar diren urratsak jarraitzen ez baditugu ezabatu izan ez bagenitu bezala da.

Jarraian sistema eragile hauetan informazio pertsonala nola ezabatu dezakezun azalduko dizugu:

Android

Mugikorreko datu oro ezabatzeko microSD memoria txartelaren garbiketa egin behar duzu lehenengo eta behin. Horretarako hona joko duzu Ajustes – Almacenamiento – Borrar tarjeta SD.

Hau egin ostean telefonoaren datuak ezabatuko dituzu. Pauso hauek eman Ajustes – Seguridad – Cifrar datos o Encriptar datos (Android bertsio aurrekoentzat) Era honetan mugikorreko fitxategi guztiak zifartuko dituzu eta era honetan inork ezingo ditu irakurri.

Bukatzeko mugikorreko barne memoria formateatuko duzu. Horretarako hau egingo duzu Ajustes – Copia de seguridad – Restablecer datos de fábrica eta pantailan azaltzen diren argibideak jarraituko dituzu.

iOs

Mugikorreko segurtasun kopia bat egingo duzu ezer baino lehen. Kopia hori (iCloud) lainoan gordeko da. Era honetan informazio hori edozein Apple gailutan erabiltzeko aukera izango duzu. Hau egingo duzularik Ajustes – iCloud – Copia de seguridad.

Zure iPhone-an gordetako datuak ezabatuko dituzu. Horretarako hau egingo duzu Ajustes – General – Restablecer – Borrar contenidos y ajustes. Era honetan, zure iPhone gailuan daukazun informazio guztia ezabatuko duzu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

__________________________________________________________________________________________________________________

Otras entradas que te pueden interesar: