Arratsaldean berriro semeari deitu behar izan diot interneten begiratu dezan ea zer eguraldi egingo zuen hurrengo egunetan Bermeo. Zertarako jakin nahi ote dudan ariko zara galdezka. Oporretara goaz aste beterako eta maletan zer sartu jakite arren. Hotelaren argazkiak erakusteko ez bada, treneko ordutegia begiratzeko deitzen diot edo eskelak begiratzeko nire lagun batek egiten duen bezala, baina ni ez naiz gai, jo…

Ah! Ez naiz aurkeztu, Kontxi naiz, duela hilabete batzuk jubilatu naiz. Bidaiatzea dut gustuko eta orain denbora libre gehiago dudanez, artearen historiako ikastaro batean ere izena eman dut, Iñaki nire lagunarekin batera.

Santiagoko kafetegi batean kafetxo bat hartzen ari garen bitartean, Iñakiek komentatu dit KZgunea izeneko telezentruak daudela eta bertan informatika eta interneta erabiltzen erakusten dutela. Berak, han ikasi nahi du, mezuak bidaltzen eta sukaldeko errezeta pilo bat lortzen adibidez. Ez dakit ba. Baina, nik ez daukat garbi, gai izango naiz ondo egiteko?

Hara joan beharko gara oporren bueltan. Ordenagailuan ezin naiz ibili. Egoera hau jasan ezina da eta!

Kontxirentzat KZgunea internet erabiltzeko tokirik egokienetakoa da

kzgunea

Ai ene, aitaren batean oporrak joan dira, eta nere lagun Iñakiek atzo egin zuen bezala KZguneara gerturatu naiz. Bertan, mutil gazte bat aurkitu dut harreran:

– Egun on.
– Egun on, zertan lagun zaitzaket? – galdetu dit.
– Interneten ibiltzen ikasi nahi dut, baino zero zerotik. Beti semeari eskatzen diot laguntza eta ez dauka ez pazientzia ez eta denborarik niri laguntzeko. Eskerrak egun guztian interneten sartuta dagoen!
– Lasai andra, zuretzako oso egokia den oinarrizko interneteko ikastaroa daukagu eta horrekin hasiko zinateke ikasten. Ordenagailua ezagutu, interneten nabigatzen ikasiz eta posta elektronikoa erabiliz. Horren ondoren, hurrengo mailatako ikastaroak egiteko aukera duzu, baina horretaz aurrerago hitz egingo dugu.
– Ez al da asko izango ba! 65 urte ditut eta…
Ez kezkatu, erraza da. Hemen pazientzia handia daukagu eta behar beste argibide ematen ditugu. Gainera 30 orduko ikastaroa da, lehen 20 orduetan aipatutarikoa erabiltzen ikasiko duzu. Ondorengo 10 orduetan ariketa praktikoak egingo dituzu. Xuabe, xuabe.
– Oso ondo ba. Zer egin behar dut izena emateko?
– Izen emate orria bete behar duzu lehenik eta behin.

Izen emate orria bete dut. Posta elektronikoaren helbideko atala hutsik utzi behar izan dut. Azken aldia izango da, ikastaroa amaitzean nire helbidea izango baitut. Ziur!

Fitxa betetzen galdera hau aurkitu dut informatika eta internet ezagutza? Zero patatero, ordenagailuari hautsa bakarrik kentzen diot! Hau lotsa.
Eta beste hau? Nire helburu nagusia? Umm… garbi daukat, azken aurrekoa aukeratuko dut. Etekina ateratzeko!

Dinamizatzaile jatorrak datuak ordenagailuan sartu ditu:

– Oinarrizko ikastaroko itxarote zerrendan sartuko zaitut, zure txanda heltzean deituko dizugu. Zein ordutegi datorkizu hobekien? Goizez edo arratsaldez?
– Goizez hobe, arratsaldean ilobak zaindu behar izaten ditut eta! Aizu, atzo izena eman zuen Iñakiekin batera egin nahiko nuke ikastaroa.
– Ongi da. Ez dago arazorik. Mota honetako ikastaro bat antolatzen dugunean talde batean sartuko zaitut eta telefonoz abisatuko dizuet noiz hasiko den.

Hau poza! Hemendik aurrera ordenagailu aurrean saltsan ibiliko naiz. Oporretarako informazioa nik bakarrik bilatuz, Londreseko semeari mezuak bidaliz… Baina berriz klaseak jasotzeak urduri jartzen nau. Hala ere, Iñakiekin joango naiz, bai ondo.

Handik gutxira Kzguneko dinamizatzaileak deitu dit eta aipatutako kurtsoa egiteko bi plaza libre daudela komentatu dit, goizez lehen orduan 9:00etatik 11:00etara. Iñakiek baietz esan omen dio, ahal duela. Nik urduri, baietz erantzun diot, joango naizela. Hau poza baina zalantzak ditut, nere adinean eta klasera! Eneee. Kitto, aurrera, ikastera!

https://youtu.be/v-N71xiY1sE

Eta zuk ba al duzu asmorik KZgunean izena emateko eta interneteko oinarriko ikastaroa egiteko?
Animatu eta etorri zaitez oinarrizko ikastaroa egitera!

https://youtu.be/-eImtnoX_Ko

Nolakoak izango dira Kontxiren lehen egunak KZgunean bere lagun Iñakiekin?
Hurrengo atalean jakingo dugu 😉

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: