Ziurrenik zure mugikorra gehiago erabiltzen duzula argazkiak ateratzeko zure kamera digitala baino. Batez ere, oso erosoa delako.

Agian argazki asko ateratzen dituzu. Horrela bada irudi asko pilatuko zaizkigu mugikorreko memorian. Ba al dakizu zure mugikorrak aurkezpenak eta animazioak egiten ahalbidetzen dizula gero zure lagun eta senideekin partekatzeko?

Kzgunea-k bost aplikazio hauek aurkezten dizkizu aurkezpenak egiteko zure mugikorrean eta zure lagunak aho zabalik utzi.

Ezagutu zure mugikorrean aurkezpenak sortzeko aplikazioak

Aurkezpenak sortzeko

Hemen dituzu bost doaneko aplikazio zure irudi aurkezpenak sortzeko mugikorretik.

Zure mugikorrean biltzen zoazen argazkiei ikutu berezia eta erakargarriagoak bihurtuko dituzu, gainera musika ere gehitu ahalko diezu.

  • Aurkezpen editorea

Aplikazio honekin bideoak sortzeko aukera izango duzu eta aurkezpen animatuak mugikorrean gordetako irudiekin edo webgunetik zuzenean.

Urrats erraz batzuk jarraituz musika, textua eta iragazkiak gehitu ahalko dituzu.

Android-rekin bateragarria.

  • Xim

Interfaz erabil errezekoa da. Hainbat irudi diapositiba eran erakusteko aukera ematen du Powe Poin gisara.

Aurkezpen animatuak egin eta hainbat gailuekin partekatzeko aukera ematen du gainera hauek aplikazio hau ez dute zertan instalatuta izan beharko. Xim mugikorreko nabegatzailetik ikus liteke.

Android eta iOS-rekin bateragarria

  • Google aurkezpenak

Aurkezpen animatuak egiteko aplikazio erabil erraza. Aurkezpen erakargarriak sortzeko aukera asko ematen dizkigu.

Irudiak eraldatzeko musika eta iragazkiak gehitzeko aukera ematen du. Beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera eskaintzen du eta gainera aurkezpenean lan egiteko aukera eskainiko dizuete denei une berean.

Android-ekin bateragarria

  • Pixgram

Diapositibak pertsonalizatzeko aukera eskaintzen dizu aplikazio honek. Iragazki pilo bat erabili ahalko dituzu eta musika gehitu.

Sare sozialetan partekatzeko aukera eskaintzen dizu.

Android-rekin bateragarria

  • Flipagram

Bideo aurkezpenak partekatzeko aukera eskaintzen digu app honek.

Textuak, iragazkiak eta zure musika gogokoena gehitzeko aukera.

Android eta iOS-rekin bateragarria.

Mugikorrean aurkezpenak sortzeko aplikazio gehiago ezagutzen al dituzu? Gehiago ezagutzea gustatuko litzaiguke. Iradokizun atala erabili horretarako.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: