Kotxea salgai duzu? Erabiltzen ez dituzun gauzak pilatzen dituzu? Zure oporretako etxea alokatzea gustatuko litzaizuke? Eskuz egiten dituzun bitxi horiek saltzea gustatuko litzaizuke?

Kzguneak, iragarkiak doan jartzeko 10 Webgune aurkezten dizkizu.

 Nahi dituzun iragarkiak jar itzazu doan

Zure iragarkiak jar itzazu doan

Zure iragarkiak jar itzazu doan

Segunda mano: Alokairu eta salerosketa Webgunea da, bertan bigarren eskuko gauzak, etxebizitzak, kotxeak..etab daude. Zure iragarkia doan jar dezakezu, deskribapen txiki batekin, argakiekin…

Mil anuncios: Bigarren eskuko gauzak iragartzeko erabiltzen den tabloia da, salerosketa, inmobiliariak, lan eskaintzak, zerbitzuak… ditugu bertan. Maila nazionalean jartzen dira iragarkiak bertan

Wallapop: Sarean aurkitzen den merkatutxoa da Wallapop. Besteek erabiltzen ez dituzten gauzak aurkituko ditugu, eta era berean guk geureak sal ditzakegu bertan. Aukeraketa erabiltzaile edota objetuen arabera egin dezakezu.

Idealista: Maila nazionalean zerbitzu inmobiliarioak eskaintzan dituen Web gunea da. Espainian gehien ikusten den Webgunea duzu honeako hau, etxebizitzen salerosketa eta alokairurako iragarkiak jartzen dira bertan.

Fotocasa: 1220000 baino pisu gehiago, saldu eta alokatzeko,etxeak, apartamentuak… berriak zein bigarren eskukoak.

Autocasion: Eskaintza prezioa duten edo bigarren eskuko kotxeak aurkituko dituzu bertan. Baita ere, kotxe berriak eta automozio munduko berrikuntzak ere iragartzen dira.

Ebay: Teknologia saldu eta erosi al izango duzu bertan, informatika, arropa, umeentzako aparatuak… partikularrak zein profesionalak iragarrita, berriak zein bigarren eskukoak.

Coches.net: Automozio sektoreko web gunerik handiena da. Kotxe berriak, bigarren eskukoak, eskaintza handiak, Km 0-koak… aurkituko ditugu. Gainera, foroa ere ba du, ibilgailuen inguruan eztabaidatzeko aukera paregabea.

Artesanum: Artsautza produktuak saltzeko erabiltzen den Webgunerik handiena da hau. Bertan zuk eskuz egindako artikulu guztiak saldu al izango duzu.

Etsy: Artea, eskulanak, vintage produktuak saltzeko erabiltzen den Webgunea. Azkenean zure etxean pilatzen diren antigoaleko objetu horiek saldu al izango dituzu.

Ez duzu aitzakiarik, jar ezazu zure iragarkia! Ziur asko, aurki aurkituko duzula erosleren bat.

______________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: