Gaur egun entitate askok publikoak zein pribatuak izan gure datu pertsonalak dituzte, gurekin harremanetan jartzeko.

Hala ere, sarritan datu hauek ez daude eguneratuta. Helbidez aldatu dugu edo posta elektroniko berri bat erabiltzen dugu. Sarean datu ahuek kontsutatzen dakizkizu? Online aldatu ahal dituzula badakizu?

Kzgunea-k zure datu pertsonalak kontsutatu eta aldatu ahalko dituzun webgune batzuk azaltzen dizkizu

Jakin nola aldatu zure datu pertsonalak KZgunea-n

datu pertsonalak

Zure Kzguneko datuak eguneratuta badituzu Kzgunea-ko azken berriak jasoko dituzu, ikastaro berriak, zentro berrien irekiera, IKT berriak, etortzeko dauden gertaerak…

Aipatutako guztia ez galtzeko eta Kzgunea-ko erabiltzailea bazara, Gune pertsonala atalean zure datuak kontsultatu eta eguneratu ahalko dituzu. Gainera kontsulta gai izango dituzu egin dituzun ikastaroak, izena emanda dituzunak, pasahitza aldatu eta beste hainbat gestio egiteko aukera izango duzu.

Ikastaro batetan izena emanda baduzu, KZgunea zurekin harremanetan jarriko da hau hasi aurretik. Nola egiten du?

Ikastaro presentzialen kasuan, telefonoz harremanetan jarriko gara zurekin ikastaroaren data eta hasiera ordua zehazteko. Urruneko ikastaroen kasuan, posta elektronikoz izango da.

Kzgunea-k erabiltzaile guztien datu pertsonalen erabilpen arduratsua egiten du

Nola eguneratu datu petsonalak KZgunea-n:

Gune pertsonalean aurkitzen den “Aldatu datu pertsonalak” aukeraren bidez zure harremanetarako datuak kontsultatzeko aukera izango duzu. Datu hauek zuzenak ez badira berehala aldatu ahalko dituzu. Behin aldaketak eginda, ondo gordetzeko Onartu aukeratuko dugu.

Gogoratu zure datu pertsonalak eguneratuta izateaz zurekin era azkar eta zuzenean harremanetan jartzeko

Bestelako entitateetan nola eguneratu zure datuak:

Lanbide

Lanbide Euskal enplegu zerbitzuaren webguneak Nire Lanbidenet atala dauka. Lanbidek berak erabiltzaile izen bat eta pasahitz bat emango dizkizu bertan sartzeko.

Ikastaro edo lan eskeintzetan izena emateko aukera izango duzu, CV ikusi eta kontaktu datuak aldatzeko aukera ere bai.

Telefono zenbakiak aldatzeko aukera izango duzu eta posta elektronikoa ere bai. Adibide gisa esan enpresa batek datu hauek erabiliko dituela zuri lan elkarrizketa bat egiteko.

Osakidetza

Osakidetza Euskal osasun zerbitzuko webgunean, osasun karpeta aurkituko duzu. Karpeta honetan zure historial klinikoa kontsulta gai daukazu, hitzorduak eta baita datu pertsonalak ere. Itsasontzi jolasarekin edo sinadura elektronikoa bitartez sartzeko aukera izango duzu.

Barruan zaudela, nire datuak atalean, Osakidetzan dauzkazun kontaktu datuak kontsulta gai izango duzu.

Akatsen bat aurkitzen baduzu, zure osasun etxearekin harremanetan jarri aldaketa egiteko. Behin hauek eginda, komenigarria da datuak ondo aldatu direla begiratzea.

Gogoan izan, zure datu guztiak behar bezala gordeta daudela egungo datuen babeserako legediaren bitartez. Lasai egon zintezke

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: