Hemendik gutxira Kzgunea-k bere sareko guneen luzapena aldatuko du. Etorkizunean .eus kzgunea-n atarian eta webguneetan erabiliko dugu.

Honek euskal gobernuko beste entitateekin bat egitea dakar.

Domeinu berriarekin Kzguneak bere jardun nagusia izendatzeko baliatuko dugu.

.eus kzgunea-n erabiliko dugun domeinu berria

eus kzgunea

Lehenengo urratsean blogaren domeinua aldatuko da. Bere estiloa eta eukia ez da aldatuko eta elebiduna izaten jarraituko du euskara eta gaztelera.

Bere URL kzgunea.blog.euskadi.eus izatetik kzgunea.blog.euskadi.eus pasako da.

Urriaren 27tik aurrera aldaketa probrak egingo dira. Bitartean bloga erabili ahalko da, irakurri, iradokizunak egin eta bere edukia partekatzeko.

Beste urrats batzuetan blogaren jardun egokia ikusi ostean Kzgunearen webgunea domeinuz aldatuko da. www.kzgunea.net izatetik www.kzgunea.eus pasako da. Bertan kzguneko azken berriak, berrikuntzak, antolatutako ikastaroen berri besteak beste azalduko direlarik.

Jarraian, urrutiko prestakuntza plataforma aldatuko da ere. e-forma.kzgunea.net izatetik e-forma.kzgunea.eus pasako da eta kzguneko ikastaroen edukiak kontsulta gai izango dira.

Urrutiko prestakuntza plataformak zure erritmora ikasteko aukera ematen dizu. Eta hala nahi baduzu Online prestakuntzari dinamizatzaile baten laguntza izango duzu.

Onura asko dakartza aldaketa honek eta gugan konfidantza izaten jarraituko duzula espero dugu.

Gure sareko ohiko guneak bisitatu, laister .eus izango dira.

Atsegin handiz artatuko zaitugu.