Betidanik arduratu izan nau nire seme-alaben seguratasuna internet erabili izan dutenean. Bisitatzen dituzten webguneak ezagutu nahi ditut, sarean ematen dituzten datuak kontrolatu eta abar.

Pasa den egunean Kzguneara gerturatu nintzen guraso kontrola zer den ezagutzera. Era honetan nire zalantzak argitu nituen.

Guraso kontrola: Nola babestu gure seme-alabak interneteko arriskuez

guraso kontrola kzgunea

Kzguneako tutorea oso jatorra zen eta hau azaldu zidan:

  • Etxeko txikiei sarearen erabilpena debekatzea ez da irtenbidea

Gazteen sarearen erabilpena galeraztea atzerapen bat ekarriko luke beraien heziketan, komunikazioan eta informazio lorpenean.

Honek eskuratzen dituzten edukiak zeintzuk diren ikuskatzea dakar eta gaitza da. Beraz guraso kontrolerako tresnak oso garrantzitsuak dira.

  • Zer da guraso kontrola?

Guraso kontrola ezaugarri bereziki erabilgarria da gurasoek beraien umeak webgune desegokiak ikus ez ditzaten.

Bere baitan duen iragazki pertsonalizatu bati esker ezaugarri jakin bat duten webguneetara erabiltzaileek sar ez daitezen erabili daiteke guraso kontrola.

Guraso kontrol guztiak ez dira berdinak bere salneurri eta ezaugarrien arabera ezberdinak aurkituko ditugu.

Guraso kontrola antibirus programa askotan topatuko dugu.

Windows sistema eragileak guraso kontrola dakar inolako kostu gehigarririk gabe.

  • Kzguneak eskaintzen duen gazteen sareko segurtasuna hitzaldira joatea gomendatzen dizugu.

Bestelako hitzaldietara gerturatu zaitezke ere bai erabat doan.

  • Smartphone eta nerabeak
  • Sare sozialetako pribatutasuna

Hitzaldi guztiak hauek oso baliagarriak izan daitezke zuretzat niretzat izan diren bezala.

Beste hitzaldietaz informa zaitez!
Oso interesgarriak dira!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

_____________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: