Sarritan erabiliko duzu Youtube umorezko bideoak, sukaldeko errezetak eta bideo musikalak ikusteko. Orain KZguneaTIC youtube-ko kanalarekin online KZgunea-n tramiteak nola egin ezagutuko duzu eta zure IKTeetako hezkuntza osatu ahal izango duzu.

KZguneaTIC Youtube kanala bitartez gozatu KZgunea bideoekin

Youtube KZguneatic

Jarrian gure KZguneaTIC Youtube kanalean gure bideoetan zer aurkitu dezakezun azalduko dizugu.

Erabili gure atarian aurkituko duzun lotura bitartez gure kanalera sartzeko. Oso erraza da.

Youtube KZguneatic2

Youtube bitartez sar zintezke ere bilaketa hau eginaz: KZguneaTIC.

KZguneaTIC kanalean bertan zaudela eta antolakuntza egoki bat izateko helburuarekin, erreprodukzio zerrenda bidez sailkatutako bideoak aurkituko dituzu (gai amankomuna duten hainbat bideo).

Youtube KZguneatic3

Hauek dira gure KZguneaTIC kanalean aurkituko dituzun zenbait bideo zerrenda:

Zerrenda honetan kudeaketa ezberdinak egiteko edo KZgunea zerbitzuak erabiltzeko bideotutorialak aurkituko dituzu.

Pausoz pauso, irudi eta textuen laguntzaz KZguneako posta elektronikora nola sartu edo KZguneako zure pasahitza nola aldatu dezakezun azaltzen da.

Kontxi KZguneako erabiltzaile ospetsua ezagutu dezakezu. Bere abenturen atal bakoitza ikusteko aukera duzu. 

Gogoan izan Kontxi edozein unetan bere abentura berri batean aurkituko dugula, bai gure youtubeko kanalaren bitartez eta baita kzgunea blog-ean ere jarraitu ahal dugu.

Zure webgunea sortzeko era erosoa. WordPress tresnarekin pausoz pauso ikasiko duzu nola egin.

Bideo hauen bidez WordPress plataforman nola izena eman,gure webgunea gure erara nola moldatu eta jakina orriak eta sarrera berriak nola sortu ikasiko duzu.

Era honetan WordPress online ikastaroan ikasi duzuna berrikusiko duzu.

Zure argazkiekin montaiak egiten edo moldaketetan eman beharreko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango duzu zerrenda honekin. Urratsez urrats begi gorriak kentzen, animazio txikiak sortzen eta aurpegiko zimurrak kentzen ikasiko duzu.

KZgunea Irudia ikastaroan ikasitako praktikatzeko aukera paregabea duzu.

KZguneko ikastaroetan erabiltzen erakusten ditugun programak nola eskuratu , (Libreoffice, gimp o Skype…) Programen deskargak zerrenda daukazu.

Bideo hauek azalpenak ematen dituzten testuak dituzte hauen deskarga eta instalazioa nola egin garbi izan dezazun.

Eta nola ez gogokoak bideo zerrenda ere bertan duzu.

Animatu eta bisitatu KZguneatic Youtube kanala eta harpidetu bideo berriak ez galtzeko.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

______________________________________________________________________________________________________________

Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: