Gaur, urtarrilak 28, Datuak Babesteko Nazioarteko Eguna ospatzen da. 2006. urtetik antolatzen den ekimena da. Bere helburua herritarrei beren datu pertsonalak babesteak duen garrantziaz kontzientzia da.

Internetenen nabigatzean, orrietan erregistratzean, gure posta kontuetan sartzean, gure bankuko mugimenduak kontsultatzean… gure datu pertsonal batzuk ematen ditugu, adibidez, izena, helbidea edo e-maila. Euskadin Datuak Babesteko Euskal Bulegoa dugu eta beraiek gure datuen segurtasunaz arduratzen dira.

Datuak Babesteko Nazioarteko Eguna 2016: 5 aholku zure datu pertsonalak babesteko

Datuak Babesteko kzgunea

KZguneatik aholku batzuk eman nahi dizkizuegu zuen datu pertsonalak kontrolatuak izateko:

  • Edozein datu pertsonal eman aurretik beti komeni da informatzea eta hausnartzea. Telefonoz deitu, e-mail bat jaso, gutun bat iritsi… Nor ari zaigun informazio pertsonal hori eskatzen pentsatu. Ziur ez bagaude, ez dizkiogu gure datuak emango.
  • Erabiltzaile eta pasahitz ezberdinak erabiltzea gure kontuetan aukera on bat da, asmatzen zailak izango diren pasahitzak ere erabili.
  • Web orria segurua dela egiaztatu bankuko tramiteak egitean, erosketak egitean… Enpresak kontaktuko datuak erraztu behar dizkigu, helbidearen alboan dagoen kandadu doratuaren ikurra ageri dela ikusi edo web orriaren helbidearen hasieran “https” dagoela ziurtatu.
  • Tokiko saioa amaitu tramite bat amaitu ondoren.
  • Bankuko extraktuak eta kreditu txartelaren mugimenduak maiz kontsultatu edozein irregulartasun antzemateko.

Gure datuak babesten baditugu, informazioa okerreko eskuetan erortzea ekidin dezakegu. Zein datu erregistratzen ari garen jakiteko eskubidea dugu.

Gure identitatea lapurtu izanaren biktimak izatea izan daiteke gai hauen muturreko kasua. Gure informazio pertsonala lapurtzean gertatzen da eta gure izenean jokatzen dute, dirua ateratzeko, gure izenean produktuak kontratatzeko…

Datuak Babesteko Euskal Bulegoak Datuak Basteteko Legea bete dadin arduratzen den erakundea da. Beraien web orrian kontsultatu ditzazkegu zein eskubide ditugun datuak babesteko garaian: Atzipen eskubidea, zuzentzeko eskubidea, ezerezteko eskubidea… Gainera Kontuzdatos helbidean, gazteei laguntzeko eta informazio pertsonala babesteko sortutako web orrian, gure informazio pertsonala babesteko gomendioak, Sare Sozialetan gure pribatutasuna hobetzeko gomendioak, heziketa bideoak… aurkituko ditugu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.
Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: