Teknologia berriek aspalditik ikasteko era aldatu dute, eta arrazoi horregatik hizkuntza bat ikasterakoan mugikorrak oso lagungarriak bilakatu dira. Gaur egun, hizkuntza bat baino gehiago jakitea ezinbestekoa bihurtu da, jakinekoa da, globalizazioak hizkuntza ezberdinen ikasketetan bultzada handia ekarri du. KZguneak hizkuntzak ikasteko mugikorrerako doako aplikazioak dakarzkizu.

Mugikorrerako doako aplikazioekin hizkuntza berri bat ikastea gustatuko litzaizuke?

Mugikorrerako doako aplikaioekin kzgunea

Hizkuntzak ikasteko mugikorrerako doako aplikazio hoberenak dituzu jarraian.

Probatuko dituzu?

Duolingo

Diseinu zaindu dauka eta hizkuntza ikasteko era jostagarria dauka, hitzak eta gramatika jolasten ibiliko bazina bezala ikasteko. Bideojolas baten gisara dabil, hau da, akatsa egin ezkero bizitzak galtzen dituzu eta ikasgaia gainditzen baduzu dominak irabaziko dituzu.

Aplikazio honekin katalanera, ingelesa, fantsesa, alemanera eta italiera ikasi ahalko dituzu.

iOS, Android eta Windows Phone eskuragarri.

Tandem

Aplikazio honekin txinera, alemanera, ingelesa, frantsesa eta beste hizkuntza batzuk ikasteko aukera izango duzu. Sare sozial baten antzera dabil eta bertan ama hizkuntza jakin bat duten hainbat lagunekin deiak egin eta mezuak bidaltzeko aukera izango duzu. Era honetan era erraz, azkar eta dibertigarri batean ikasi daiteke.

iOS eskuragarri

Busuu

Hamaika hizkuntza ikasteko aukera izango duzu aplikazio honekin. Interfaz erabilerraza du, hiztegi lekzioak eskaintzen dizkizu, gramatika, audio elkarrizketak eta azterketa interaktiboak.

iOS eta Android eskuragarri.

Lingualia

Sare sozial bat bezalakoa da eta hizkuntza ezberdinetan aritu ahal izango zara. Adimen artifizialari esker zuk duzun mailara ikastaroa moldatuko da. Lingurekin hizkuntza ezberdinetan praktikatzeko aukera duzu, irakasle adimentsu honek zure ikasketetan lagunduko dizu.

iOS eta Android eskuragarri.

Rosetta Stone

Hizkuntza asko eskaintzen ditu aplikazio honek. Besteak beste japoniera, korearra, arabiera, hebreera edo tagaloera. Ikasketa dinamikoa eskaintzen du irudi eta soinuekin. Online bilguneari esker beste ikaskide batzurekin harremanetan sartu eta jolasteko aukera izango duzu.

iOS eta Android eskuragarri.

KZblog sarrera honekin bukatzeko euskara ikasteko aplikazioak aipatuko dizkizugu. Hainbat app daude euskara ikasten lagunduko dizutenak, maila hobetu eta baita euskara tituluak lortzeko prestatuko zaituztenak.

Hauek dira:

AEK, Euskara Praktikoa

AEKren aplikazio berria. Euskara ikasten lagunduko dizu, hiztegi zabala eta esamolde asko eskainiko dizkizu oinarrizko elkarrizketetan ondo moldatzeko. Gertuen dituzun euskaltegien informazioa dakar eta hauekin harremanetan jartzeko erak.

iOS eta Android eskuragarri.

HABE, Euskara ikasiz

HABE  Eusko Jaurlaritzako erakundea dugu eta helduak euskalduntzen aritzen da.

Bi aplikazio ditu, lehen eta bigarren mailako azterketak prestatzen lagunduko dizkizutenak.

Beta bertsioan:
Euskara ikasiz 1.maila.  Android eskuragarri.
Euskara ikasiz 2.maila.  Android eskuragarri.

Eta ordainketa bertsioan:
Euskara ikasiz HABE 1.maila. Android eskuragarri.
Euskara ikasiz HABE 2.maila. Android eskuragarri.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: