Osasun karpeta 2012. urte bukaeratik Osakidetzak euskal herritarrei eskaintzen dien zerbitzu bat da. Informazio, prestakuntza eta komunikazio tresna bat da.  Norberaren osasun informazioa kontsultatu eta jaitsi daiteke bertatik.

Kontsulta guztiak era seguruan eta konfidentzialtasun osoz egin daitezke, izan ere, herritar bakoitza bertara bi era oso seguruz sar daitekelako:

Batetik ziurtagiri ditalaz, adibidez e-NAN edo hiritar txartela. Irakurlean sartzen da txartela eta jarraian pasahitza. Eta bestetik itsasontzi jokoaz erreferentzia jarri, pasahitza eta eskatutako koordenadak. Bi sinadurak KZgunean eska litezke.

Zer egin dezakegu Osakidetzaren osasun karpetan?

Osakidetzaren osasun karpetan

KZguneak Osakidetzaren osasun karpetan zer aurki dezakezun azaltzen dizu.

Nire txostenak

Atal honetatik gure ospitaleko altak txostenak, kirurgikoak, azterketak, erradiografi plakak eta abar kontsultatzeko aukera izango dugu. Txosten batzuk PDF formatuan eskura litezke “Txostena” ikurra aukeratuz. Jaitsi aurretik erabilpen arauak onartu beharko ditugu.

Historial klinikoa

Hartu ditugun txertoak eta botiken historiala, medikuak emandako produktuak eta hartu beharreko dosi kopurua edo noiz hartu behar ditugun botikak kontsultatzeko aukera daukagu bertan. Azken datu hau garrantzitsua da gaixo kronikoen kasuetarako.

Hurrengo zitak

Hurrengo zita noiz daukagun gure sendagaiarekin, erizainarekin, emaginarekin edo espezialistarekin jakitea ez da arazoa bat. Noiz dugun zita, osasun adituaren izena, espezialitatea eta zita kodea ikusteko aukera izango duzu zita bertan behera uzteko.

Aurre zita

Pauso urri batzuk emanda edozein tokitik aurre zita eska dezakegu. Azkar, erraz eta oso erosoa da.

Nire Agenda

Hemen gure ososun egoera jartzeko aukera duzu. Sendagileak ikusi ahalko du kontsultara goazenean. Informazioa gehitzea erraza da, “Sarrera berri bat” aukeratu .

Inkesta

Zure ohiturak osasungarriak ote diren jakiteko inkesta bat egiteko aukera duzu (dieta, jardun fisikoa eta tabakoa) emaitzen arabera aholku pertsonalizatuak egingo dizkizute.

Zalantzak igorri

Sendagilearekin harremanetan jartzeko bestelako modua da hau (lehen arreta edo espezialista). Osasunaren inguruko kontsulta egin dezakezu, egungo tratamendua eta abar. Sendagileak bide hau onartu behar du eta bere komentarioak gaixoarentzako mezuak atalean jasoko dituzu

Kirurgia itxaron zerrenda

Ebakuntza bat egin behar badizute hainbat datu kontsulta zenezake: Eskaera data, kirurgia prozedura, egoera (zerrendan, programatua edo behin behinean ez programatua: ezin direnak operatu osasun arrazoiengatik edo gaixoaren eskariz) eta abar.

Osasun lotura interegarriak

Hiru atalez osatua dago:

  • Osasun aholkuak, zure sintomen arabera hartu behar dituzun neurriak kontsultatzeko aukera.
  • Osasun eskola,  osasunarekiko jardun egokia izateko informazioa jasoko duzu bertan.
  • i-botika, hizkera erraz batean botiken inguruko informazio objetiboa eta fidagarria topatuko duzu.

Osakidetzako osasun karpetan guzti hau eta gehiago aurkituko duzu. Animatu erabiltzen.


Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: