Jolasten irakurtzen ikastea oso era egokia da etxeko umeek irakurketan murgiltzeko. Arrazoi honengatik hainbat aplikazio daude ordenagailu, tablet, mugikorretarako, hauek  irakurketa heziketa jolasekin uztartzen dituzte. Jolas modura edukiak haurrei eskainiz zure umeak ikastetan aurrera egiten lagunduko dio modu erraz eta malgu batean.

KZguneko blog honetan, KZBlog, aurkezten dizkizugun hezkuntza aplikazio hauekin gurasoek umeak era didaktiko eta entretenitu batean irakurtzen irakatsi ahal izango dituzte. Era berean arreta eta memoria lantzeko oso egokiak dira. Ezagutu itzazu!

Irakurtzen ikasteko hezkuntza aplikazio batzuk

hezkuntza aplikazio KZgunea

Aprender a leer. Curso completo

Aplikazio honek fotosilabiko metodoa erabiltzen du, idatzizko hizkuntzaren elementuak batzeko balio duena. Hau da, ikurrak (hitzak eta silabak), jeroglifikoak (ikurren aurkezpen grafikoa) eta soinuak. Umeek irakurtzen ikasten dute jolas bat izango balitz moduan, aipatutako hiru elementu hauek erabiliaz jolas eta puzzleen bitartez.

iOS eta Android-rekin erabilgarri.

Dic-Dic

Letreiaketa eta diktaketa ikus-entzunezko baten bitartez zure umeek irakurtzen ikasiko dute. Diseinu xume eta erabil erraz batekin, edozein unetan zailtasun maila aukeratu liteke, zein hizkuntzatan eta oharren erabilpena edo ez.

iOS-rekin erabilgarri.

Aprender a Leer

Hitzak osatzeko jolasak ditu aplikazio honek. hitzak osatu eta piktogramaz eginiko esaldiak, oso egokia modu interaktiboan irakurtzen ikasteko

Android-rekin erabilgarri.

Leo con Grin

30 ikasgaiz osatutako aplikazioa, urratsez urrats irakurtzen ikasteko, bokalekin hasi eta gero alfabetoaren beste hizkiekin. Jolas bakoitzak bi zailtasun maila dauzka,

iOS eta Android-rekin erabilgarri.

ABCKit

Montessori metodoarekin ikasiko dute irakurtzen, hau da, hizki bakoitzaren identifikazio fonetikoaren bitartez.

iOS-rekin erabilgarri.

Si te ha gustado este post puedes compartirlo utilizando los botones sociales de abajo. Gracias.
¡No olvides dejar tus dudas y comentarios en la sección correspondiente!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: