Kontutan hartzen dituzu umeek ikusten dituzten edukiak Interneten ibiltzen direnean? Nahiz eta gurasoek edukiak kontrola ditzaten aplikazioak egon eta bestelako kontrol motal eskuragarri izan, sareak eskaintzen dizkigun beste aukerak erabiltzea ondo daude ere.

KZBlogetik Kiddle aurkezten dizugu, umeentzat soilik sorturiko bilatzailea. Bilatzaile motor honek Googlek dituen ezaugarri berak ditu baina umeentzat egokituak.

Nolakoa da Kiddle, zure umeentzako bilatzaile egokiena?

Kiddle KZgunea Umeentzako aldez aurretik finkatutako Kiddle bilatzailearekin lasaiago ibiliko zara, izan ere, helduentzat diren edukiak zure haurrek ikus ditzaten ekiditen du.

Eduki jakin batzuk blokeatu egiten ditu gure umeentzat eskuragarri izan ez daitezen.

Emaitzak erakusten dizkigunean irizpide hauek jarraitzen ditu Kiddlek :

1. Eskaintzen dizkigun lehen hiru emaitzak toki seguruak dira eta umeentzat bereziki idatzitakoak. Kiddleko editoreek bereziki onartu eta aukeratuak dira.
2. Hurrengo lau emaitzak umeentzako webguneak dira.
3. Beste emaitzak sareko toki ezagunak dira, haurrentzat bereziki ez eginak baina Google Safe Search Googleren iragazkiaz aukeratuak.

Bilaketa emaitzak iruditxo batzurekin azalduko dira, eta hitz mota handiagoz, horrela umeek errazago aukeratuko dituzte eduki egokiak.

Kiddle KZgunea Haurrentzako interfaz bat aurkituko dute umeek, paisai espazial eta errobot batekin eta bilaketak egiteko barra bat ere.

Hizkuntzari dagokionez, nahiz eta bilaketa emaitzen  mailak ingelesez azaldu, gazteleraz bilaketa egitean, emaitzak bi hizkuntzetan azalduko dizkigu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: