Agian KZguneko ikastaro bat egin duzu edo gure zentroak erabiltzen dituzu interneta erabiltzeko. Gaur gure zerbitzu bat aurkeztera gatozkizu:

KZgunea hitzaldiak

KZgunea hitzaldiak

KZguneko erabiltzaileekin burutzen diren bi orduko solasaldi atseginak dira. Hitzaldi hauetan teknologia arloan gai interesgarriak azaltzen dira. Eztabaidetan Informazio Teknologia eta Komunikazio (IKT) arloan dituzun zalantzak argitzen laguntzen dizugu.

IKT arloan KZgunea hitzaldietan hainbat gai jorratzen dira.

KZgunea zentroetan hauek dira antolatzen diren KZgunea hitzaldiak.

Android sekreturik gabe

Smartphone edo Tablet-a era eraginkorrean erabiltzeko informazioa. Mundu mailan gehien erabiltzen den sistema eragilea ezagutuko duzu.

Etxetik atera gabe erosi

Segurtasunez erosteko oinarrizko aholkuak. Online dendetan ordainketak egiteko dauden aukerak ezagutuko dituzu baita iruzurrak ekiditeko ere. Sarean eskaintza erakargarriak aurkitzeko bilaketa eraginkorrak nola egin azalduko dizugu ere.

Saihestu arriskuak: Nerabeak eta Smartphoneak

Nerabeak segurtasunez saretik ibiltzeko aholkuak ematen dira. Interneten aurki ditzazketen arrisku nagusiak azaltzen dira, hau da, Ciberbullinga, Sextinga… eta nola aurre egin. Hitzaldi honen beste puntu nagusia guraso kontrola da.

Bere ezaugarriengatik hitzaldi honek zalantzarik gabe erabiltzaile gehien biltzen dituena da.

Informatika munduan lehen pausoak ematen

Interneten lehen urratsak azaltzen dira eta gero eta sarea nola erabili era eraginkorrean gizarte digitalizatu honetan baita ere. Sarea erabiltzen ausartu ez direnentzat oso hitzaldi gomendagarria.

KZgunea hitzaldiak noiz izango diren zure KZgunean galdetu. Eman izena, ziur oso interesgarriak izango zaizkizu eta!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: