Ziurrenik hamaika aldiz sartu zarela KZgunearen webgunean informazioa bilatzeko, ikastaroetan izena emateko, zure datuak kontsultatzeko eta abar.

Sarrera berri honetan KZguneak bere APP berria aurkezten dizu. Beste aukera bat da KZgunean gertatzen ari denaz ezer ez galtzeko era erraz eta azkar batean.

Jeitsi KZgunea APP-a eta ezagutu berakin egin dezakezun guztia

Jeitsi KZgunea APP

Behin APP instalatzen duzunean konturatuko zara zein erraza den honen erabilpena. Aplikazioan sartzean lau atal nagusi hauek aurkituko dituzu:

Formakuntza

Ez galdu KZguneak eskaintzen dituen ikastaroak. Zuk nahi duzun kurtsoa aurkituko duzu bilatzailea erabilita eta baita iragazkiak egin ere. Era honetan zuretzat interesgarria den gaia zehazteko aukera izango duzu eta itxaron zerrendan izena eman urrats gutxi batzuk emanda.

Hurrengo ikastaroak

Antolatu ditugun hurrengo ikastaroak ezagutu. Kurtso presentzialen eta hurrunekoen artean aukeratu ahalko dituzu. Irgazkiak erabiltzeko aukera izango dituzu herria, ikastaroa, lurraldea… eta oso erraz izena eman itxaron zerrendan.

Zentroak

Aurkitu eta kontsultatu zure zentroaren informazioa eta hurbilen daudenenak. Helbideak, ordutegiak, telefonoa, antolatuta dauden ikastaroak…

Sare sozialak

KZgunean gertatzen ari denaz eta IKTeen albisteak jaso erabiltzen ditugun sare sozialen bitartez.

Anima zaitez eta jarraitu gaitzazu!

APP-aren goialdean hiru barra aurkituko dituzu hauen bitartez aplikazioaren doikuntzetara eta KZguneko Gune pertsonalerako sarrera daude.

Jeitsi KZgunea APP2

Gune Pertsonalean zure eskaeren egoera kontsutatzeko aukera izango duzu, zure datu pertsonalak eguneratzeko, era honetan, ikastaroak noiz hasiko diren era egokian jakingo duzu… Doikuntzetan zuk nahi duzun hizkuntza aukeratuko duzu eta zure gogoko zentroa zure bilaketak egokiak izan daitezen.

Jeitsi KZgunea APP-a zure Android gailura PlayeStoretik edo Apple gailura AppStoretik.

Ez zalantzarik izan! Jeitsi KZgunea APP-a eta eroso gure IKT ikastaroetan izena eman.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: