Iragan martxoan Microsoftek Skype eguneraketa bat plazaratu zuen Android, iOS y WindowsPhonearentzat talde bideodeiak egiteko, ezaugarri hau lehen PCetan soilik erabili zitekeen.

Talde bideoden ezaugarri nagusiena 25 lagunek partehartu dezaketela da.

Ikasi nahi ahal duzu Skype bidez talde bideodeia nola egin?

bideodeia

KZgunea-n dei mota hauek pausoz pauso azaltzen dizkizugu.

Skype app-a jeitsi zure mugikorrera edo zure PC-an instalatu.

  1. Talde bideodeian partehartuko duen lehen pertsonari deitu.
  2. Dei leihoaren azpialdean azaltzen den + botoia aukeratu eta “Deiari gehitu” sakaltu.
  3. Idatzi kontaktoaren izena eta “Gehitu” aukeratu.
  4. Bideodeian partehartuko duten beste  kontaktoekin gauza bera egingo dugu.
  5. “Kaixo!” esan kamarara begiratuz, hasi hitz egiten.

Zure pantailan bi era dituzu talde bideodeiak ikusteko.

  1. Koadrikula bistan dagoelarik partaide guztiak azalduko zaizkizu pantailan zehar.
  2. Partaide jakin bat soilik ikusi dezakezu, pantaila osoan azalduko dena eta beste partaideak zerrenda txiki baten azalduko dira. Ikuspegi honetan nor agertuko den handian azalduko dena aukeratu dezakezu.

Bideodeian zehar partaide gehiago sar ditzazkezu. Behekaldeko + botoia aukeratu eta 3. pausoa errepikatu.

Deiaren moderatzailea bazara, banaka banaka partaideak atera ditzazkezu, kurtsorea pertsonaren argazkian jarriaz eta eskegi botoi gorria aukeratuz. Deia guztiz bukatzeko pantailaren behekaldean deiaren pantailan azaltzen den ikono gorria aukeratu.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: