Mugikor adimentsuak gero eta funtzionaltasun gehiago dituzte, eta hauen artean ahots laguntzaileak arrakasta handia izaten ari dira. Gero eta enpresa gehiagok laguntzaile mota hauek eskaintzen dizkigute.

Android sistema eragileak laguntzaile pertsonalak garatu ditu azken aldi honetan. Hauen bitartez gure gailu mugikorra erabili dezakegu ezer idatzi gabe. Zure galderak erantzuteaz gain laguntzaole pertsonalak zuk agindutakoa egingo du: Emailak bidali, alarmak jarri, informazioa bilatu eta abar.

Ezagutu ahots laguntzaileak zure Android gailuarentzat

Ahots laguntzaileak KZgunea

Gero eta ahots laguntzaile gehiago daude Androidentzat, KZBlog sarrera honetan Android ahots laguntzaile zerrenda bat aurkituko duzue.

Google Now

Googlen produktu bat da.

Laguntzaile pertsonal adimentsua da,  “Ok Google” soilik esaten badiozu zure galdera entzun eta erantzungo dizu, zure kontaktuei textu bat bidaliko die, zuretzako mezuak irakurri, abesti bat jarriko du zuretzat eta beste hamaika zeregin egingo dizkizu.

Everfriends

3Dko lau laguntzaile birtualen artean aukeratu ahalko duzu, eta beraiekin ahotsaren bidez harremanetan jartzeko aukera izango duzu.

Alarma bat jartzeko agindua eman, eguradi iragarpena eman, berriak entzun, deiak egin, SMS-ak bidali eta abar egin ahalko dituzu berarekin.

Vita

Bere interfacearengatik Vita, Androidentzat Siri-aren parekoa da, hau da, Applen mugikorren laguntzailea bezalakoa.

Makina bat ekintza egiteko aukera izango duzu Vitarekin.

Kultura orokorreko galderak erantzungo dizkizu, eguraldiaren berri emango dizu, errezetak, deiak egin, kontaktuen telefonoak bilatu eta hauen informazio guztia emango dizkizu.

Posta elektronikoetara mezuak bidali, Facebook eta twitter eguneratu, wifi-a eta bluetooth-a piztu edo itzali…

Sherpa

Laguntzaile pertsonal honekin zure galderak erantzuteaz gain, beste ekintza batzuk egiten lagunduko dizkizu: Deiak egin, mezuak bidali, alarmak jarri eta helbideak bilatu, eguneko ekitaldi nagusiak azalduko dizkizu.

Goizean pizten duzunean, egiten duen eguraldiaren arabera zer erropa jantzi aholkatzen dizu, eta jarraitzen dituzun blogen eguneraketen berri ematen dizkizu.

Asistente

Aplikazio hau oso erraz erabili dezakezu.

Bere itsura eguneratu  ahalko duzu, eta aurrekoak lez zure galderak erantzungo ditu eta ematen diozun aginduak bete ditu: Emailak bidali, alarmak jarri, jatetxeak bilatu, berriak ekaini, abestiak bilatu…

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: