KZguneako erabiltzailea zara eta oraindik ez duzu gure zerbitzu gutuna ezagutzen? Izena eman nahi duzu eta eskaintzen duguna ezagutu?

KZguneako Zerbitzu Gutuna, kalitatezko zerbitzu publikoa eskaintzeko gure borandotearen eta esfortzuaren erakusgarri da, gure zerbitzuetaz gozatzen duten pertsonak inplikatuz eta hauen ekarpenekin gure jardueraren etengabeko hobekuntzarekin.

KZguneako Zerbitzu Gutuna: Konpromezuak, eskubideak, betebeharrak eta zerbitzuak

KZguneako Zerbitzu Gutuna

KZguneako helburua:

  • Zentroak ekipamendu informatikoz hornitzea, udal erakundeekin lankidetzan.
  • Formakuntza teknologi berrietan.
  • Aholkularitza pertsonalizatua.
  • IKTen bidez administrazio publikoekin harremanak erraztea.
  • Beste erakunde publiko batzuetan eskaintzen diren eta IKTekin lotuta dauden beste zerbitzu batzuen eskaintza sendotzea.

KZguneako erabiltzaileen eskubideak:

  • Zentroko langileen arreta izan zalantzak argitzeko.
  • Zentroetara joan ahal izango zara bazterketarik jasan gabe sexuagatik, jatorriagatik edota erlijioagatik.
  • Zerbitzu guztiak doan erabil ahal izango dituzu.
  • Euskadiko bi hizkuntza ofizialetako edozeinetan (euskara edo gaztelania) arreta jaso ahal izango duzu.
  • Datu pertsonalen konfidentzialtasuna bermatuta izango duzu eta pribatutasuna izango duzu zentroetan egiten dituzun jarduerei dagokienez.

Ondoren, KZgunea zerbitzuak zeintzuk diren jakingo dituzu eta gure konpromesuak:

  • Prestakuntza
    • Ikastaro presentzialak: Gutxienez 80 ikastaro izan ditzazula gure prestakuntza planean.
    • Urrutiko ikastaroak: Gutxienez gure online ikastaroetan 750 ordu prestakuntza izan ditzala.
    • Autoformakuntza: Gure erabiltzaileen %80 autoformakuntza zerbitzuarekin asebete egon daitezela.
  • Aholkularitza Pertsonalizatua:
    • Tutoretzak eta beste entitateen zerbitzuan laguntza ematea: Gure erabiltzaileen %92 asebete egon daitezela telezentroetako langileek emandako informazioarekin eta emandako arretarekin.
    •  Zure galdereei eta zalantzei erantzuna ematea
      • Erreklamazioen %95ei erantzuna ematea gehienez 20 lanegunetan.
      • Aurreko epean erantzun ez diren % 100 erreklamazioei, 40 eguneko epean erantzungo zaie.
      • KZguneko webgunean argitaratua dagoen zentroetako pertsonalaren ordutegi presentzialaren %90 beteko dugu.
      • Gure webgunean  informatuko dugu ezin bada ordutegia bete kasuen %100an.
  • Gaurkotasun edukiak:
    • Irabazi gabeko elkarteentzako interneten txoko bat ematea: %85 erabiltzaile asebete egotea irabazi gabeko elkarteei interneten egoteko emandako laguntzagatik.
    • Online inforamzio interesgarria.
      • Hilero gure webgunean 2 berri interesgarri argitaratzea.
      • Gure blogean gutxienez 6 post argitaratzea.
      • 4 newsletter bidali urtean KZgunea ekintzekin eta berrikuntzekin.
    • Berrikuntza guztien sustapena: Gure erabiltzaileen %75a asebete egon dadila KZgunea zerbitzuen berrikuntza eta ekintzekin egiten den sustapenarekin.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: