Zein pozik nagoen, egun gutxi barru argazkilaritzan profesionala izango naiz.

Bai, bai, holaxe da. Smartphone eta tableteko ikastaroan sekulako argazkiak ateratzen ikasi dudalako batetik (lehen justu justu botoia zapaltzen nekien argazkia ateratzeko) eta bestetik bihar hasiko dudan argazki ukitua GIMP erabiliz ikastaroarekin berriro ere lanean hasi beharko dut, hori bai, oraingoan ezkontzetako argazkilari gisara, kar-kar-kar!

Hobe azken aldean egiten dudana egiten jarraitu, erretiroaz disfrutatu, nire bidaiekin eta KZguneako ikastaroekin. Inoiz baian gazteago eta biziago sentitzen naiz eta.

Ikusi nola ikasten duen Kontxik argazki moldaketak GIMPekin egiten KZgunean

argazki moldaketak GIMPekin kzgunea

Argazkiak moldatzeko GIMP programa erabiliko dugu, Photoshopen oso antzekoa da, baina hau doakoa. Jonek esaten duen moduan, software librea.

Iada badakit zer esan nahi duten pixel hitzak eta hainbestetan entzuten den megapixel hitz ospetsuak. Inoiz ez zara oheratuko gauza berri bat ikasi gabe. Nik gaurkoan bi ikasi ditut…

GIMPek tresna barran dituen tresnak erabiltzen ikasi ditugu, hautatzeko guraizeak, mugitu, textua, marrazkia… Etxeko tresna kaixan ere ez ditugu hainbeste lanabes.

Zenbatetan gertatu ote zait argazkia atera eta ezabatu nahiko nukeen zati bat agertzea (kable bat adibidez). Gaurkoan Jonek irtenbidea eman digu interesatzen ez zaiguna ezabatu ahal izateko. Pazientzia pixka bat behar dago argazkian mokoilo bat ez egiteko, ah! Eta pultsua!

Aurpegiko zimurrak kentzen ikasi dugu ere. Eman digun argazkiko emakumeari urteak kentzen saiatu naiz baina praktika pixka bat falta zait, ez da horren erraza dena ondo egitea. Ordu batzuk honetan aritu ondoren zimurrak neure buruari kentzen saiatuko naiz.

Orain badakit argazkiak txuri-beltzean jartzen, argazkiak bizitzen kolore deigarriagoa izan ditzaten… Zenbat gauza ikasi ditugun ikastaroko teoria atalean!

Eta azkenean eguna iritsi da. Zenbat trebetasun garatu ditugun ikusteko eguna da, hau da, praktiken eguna. Nola gustatzen zaizkidan!

Jonek hainbat argazki eman dizkigu kolorea ukitzeko, collageak egiteko, zimurrak kentzeko, argazki zaharrak eraberritzeko… Pixkana-pixkana argazkiak konponduz joan gara, batzuk ez dakit hobeto edo okerrago utzi ditudan, baina tira. Jonek esan digun moduan praktikarekin trukua hartuko diogu denari.

Iada argazki bilduma handi bat daukat argazki ukitua GIMPekin ikasitakoa praktikatzen joateko. Egingo dudan lehenengo gauza nire iloben argazkiekin collage bat egitea izango da. Gero egongelan jartzeko, amona oso harro dago eta dituen iloba politez.

Eta zuk badakizkizu moztu, klonatu, marraztu… tresnak erabiltzen? Anima zaitez trebea izaten argazki ukituak GIMPekin egiten.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: