Ezusteko galanta topatu dut gaur KZgunearen webgunean sartu naizenean. Baina lasai,  onerako izan da eta.

KZguneako webguneko formakuntza atalean sartu naiz ea zein ikastarotan izena eman dezakedan horrela oporretatik bueltan gustora hasiko naiz ikasten.

“Formakuntza” atala aukeratu dudanean berrikuntza batzuekin topo egin dut. Geldi egoten ez dakidanez, menuko botoi guztiak aukeratzen hasi naiz.

Zer nolako berrikuntzak aurkituko ditu Kontxik KZguneako webguneko formakuntza atal berrian?

KZguneako webguneko formakuntza

Lehenengo laguntzaile pedagogikoa aukeratu dut. Laguntzaileari esker nire premia teknologikoei ondoen egokitzen diren KZgunea ikastaroak zeintzuk diren azalduko dizkit, nire ezagutzak kontuan hartuta.

Hortxe noa galderei erantzutera, ea zer ateratzen zaidan… Galdera erraz batzuei erantzun diet. Jarraitu egingo dut, ea zertan amaitzen den hau.

Amaitu berri dut galdeketarekin, Google aplikazioak zure kudeaketa pertsonalerako ikastaroa egitea iradoki dit. Ikastaro hori egin ez dudanez izena itxarote zerrendan emango dut.

Orain oso erraza da KZguneako itxarote zerrendan izena ematea, ikastaroaren alboan agertzen den “eman izena itxarote zerrendan” aukeratu dezaket eta. Nire gune pertsonalean sartu naiz nire erabiltzailearekin eta ikastaroko itxarote zerrendan izena eman dut.

Botoi berri bat gehitu dute gainera. Honekin  aukeratu duzun ikastaroa nongo zentroetan eskainiko den hurrengo egunetan aurkituko duzu. Hurrengo hilabeteetarako nire KZgunean antolatuta dagoela ikusten dut. Ea zorte ona dudan eta Jonek deitzen didan ikastaroa egin dezakedala esanez.

Ikastaroen berregituraketari esker kurtso motaren arabera (Urrutikoak, Autoformakuntzakoak, Hitzaldiak edo Presentziak) kurtsoak aurkitzea oso erraza da.

Ezusteko polit batekin topo egin dut… Ikastaro berriak daude! Izena emango dudalakoan nago itzelak dira eta.

KZguneako Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez ikastaroa, izena emango dudan lehengo ikastaroa izango da. WhatsAppean mezuak bidaltzen larri moldatzen naiz eta. Oso ondo etorriko zait WhatsAPPeko beste aukerak ezagutzeko.

Beste hitzaldi berri bat dago zure diru-zorroa Smartphonean. Hegazkin edo treneko txartelak, ekitaldietako sarrerak eta abar kudeatzen ikasteko balio du.

Asperraldi ederra hartu behar du Jonek nire izena irakurtzen ikastaro berri guztien itxarote zerrendan…

Ezagutzen dituzu KZguneako formakuntza atal berriko edukiak? Sartu www.kzguenea.eus helbidean.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: