Whatsappeko aplikazioa ezaguna egingo zaizu ziurrenik, nahiz eta smartphonarekin hasi berria izan.

Berriki aplikazio honek berrikuntza interesgarri batzuk erantsi ditu. KZguneatik zein diren azaldu nahi dizkizugu eta praktikan jartzera gonbidatzen zaitugu.

Ezagutu Whatsappeko 3 berrikuntzak eta atera etekin handiena APP honi

1. Aldatu zure whatsappeko testuaren estilo:

Konbinaketa sinple hauekin zure testuak modu ezberdinetan distiratuko dute.

  • Negrita: Idatzi asterisko artean negritan ateratzea nahi dituzun hitzak. Adibidez: *Eman izena KZgunean*

  • Cursiva: Gidoi bajuen artean ipini kurtsiban agertzea nahi dituzun hitzak. Adibidez: _Eman izena KZgunean_

  • Testua marratu: Birgulilla (gidoi kurbatua) artean ipini marratu nahi dituzun hitzak. Adibidez: ~Eman izena KZgunean~

Aurreko aukerak konbinatu daitezke, ikur desberdinak batera erabiliz.

  • Adibidez: *_Eman izena Kzgunean_*

2. Markatu garrantzitsu bezala gehien interesatzen zaizkizun mezuak:

Zure elkarrizketetan mezu bat bilatzen denbora galdu nahi ez baduzu, orain posible duzu mezu zehatz bat garrantzitsu bezala markatzea.

Hautatu gorde nahi duzun mezua, eta markatu goiko aldean agertuko zaizun izarra.

Bilatu garrantzitsu bezala hautatu dituzun mezuak pausu hauek jarraituz:

  1. Txatak” pantailan sartu.

  2. Menuan sartu (pantailaren eskubi aldean goiko aldeko hiru puntu bertikalki alineatuetan).

  3. Hautatu “mezu garrantzitsuak”.

    whatsappeko aplikazio berrikuntzak

3. Pribatutasun aukera berriak:

Aplikazioaren azken berrikuntzetan, pribatutasun aukera berria dago “muturretik muturrerako zifratua”.

Orain, Whatsappeko testu mezuak, argazkiak, bideoak, ahots-mezuak eta dokumentuak bidaltzeak edo ahots deiak egiteak orain segurtasun maila altuagoa izango dute. Soilik zuk eta hartzaileak irakurri ahalko dituzue. Mezu hau hirugarren batek oztopatuko balu, honek ezingo luke irakurri.

Pausu hauek jarraitu behar dituzu zure zifratua muturrekoa den jakiteko:

  1. Txata ireki.

  2. Kontaktuaren izenean zapaldu.

  3. Zifratu” gainean zapaldu QR kodea ikusteko eta 60 digituko kodigoa ikusteko.

Eskaneatu zure kontaktuaren kodea edo konparatu 60 digitoko zure kodea zure kontaktuarenarekin. Zifratua zuzen egiten ari bada, QR kodea eskaneatzean check berde bat aterako da. Zure kontaktuaren QR kodea eskaneatzerik ez baduzu, bidali edo eskatu berak bidaltzeko 60 karakteretako kodea. Bi kodeak berdinak badira, mezuak muturretik muturrerako zifratuarekin ari dira bidaltzen.

Smartphone edo Tabletak erabiltzen gehiago ikasi nahi baduzu edo Whatsap bat-bateko mezularitza aplikazioko ezaugarriak ezagutu nahi badituzu, izena eman gure ikastaroetan:

Bapateko mezularitza zure Smartphone bidez

Smartphoneak eta tabletak. Lortu zure Android gailuaren etekin handiena

Ikusten duzun moduan, APP dinamiko baten aurrean gaude, anima zaitez praktikatzera.

KZgunean erne ibiliko gara berrikuntzetaz informatzeko eta zuk etekin handiena ateratzeko.

___________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: