Ostegunero bezala nire lagunekin egon berri naiz kafe bat hartzen. Galdu nahi ez ditugun ohitura zaharrak. Lagun batek, Mertxek, KZgunea urruneko formakuntzaren bat egin nahi duela aipatu dit.

Aurreko ostegunean aipatu nien nola ari nintzen Instagrameko KZguneako urruneko formakuntza amaitzen eta oso gustura nengoela. Badirudi Mertxeri kuriositatea barruraino sartu zaiola.

Bihar goizean Mertxerekin geratu naiz bere etxean. KZgunea bere kontua sortzen lagunduko diot izan ere orain etxetik sortu daiteke kontua webaren bitartez.

Ezagutu nola laguntzen dion Kontxik Mertxeri bere KZgunea kontua sortzen

Pasted image at 2016_10_21 01_18 PM-1

 

Mertxeren etxera iritsi naizenerako ordenagailau piztuta zeukan. KZgunearen web orrira sartu gara eta goiko aldean topatu dugu lehen pausua emateko botoia: Sortu zure kontua”.

Bagoaz, ni ez naiz inoiz hemen sartu baina KZguneako orria ezagutzen dut eta nik uste laguntzeko gai izango naizela. Nire KZguneako joan eta etorriak bere etekina ematen ari da.

Lehenik eta behin goiburua irakurri dugu, onlineko altak Mertxeri urruneko formakuntzarako sarrera eta KZguneako gune pertsonarelako sarrera baimenduko dizkio. Ondo goaz, hori da berak nahi duena, KZguneako online ikastaroa bat egin.

Mertxek eskatzen dizkion datu pertsonalak sartu dizkio, NIF, Izena… Orain pasahitz ospetsua asmatzeko garaia da. Imaginazio piskatekin segituan egingo dugu. 9 karaktere gutxienez, 5 hizki eta 4 zenbakiko pasahitza sartu dugu.

Lehenengo pausua egin dugu, orain bigarren pausua:

– Mertxe, “*” markaturiko eremuak derrigorrezkoak dira eta posta elektronikoa oso garrantzitsua da.

– Zergatik da horren garrantzitsua?

– Posta elektronikoan jakinarazpenak jasoko dituzu. Adibidez, ikastaro bateko itxarote zerrendan izena ematean, urruneko ikastaroak noiz hasiko diren informatzeko, urruneko ikastaroko hezitzailearen adierazpenak jasotzek…

– Primeran, nolako lasaitasuna ematen duen honelakoak baieztatzeak. Goazen aurrera!

Eskatzen ziguten guztia sartu dugu eta hurrengoa. ¿¡Akatsa?! Mertxek hil berri bat asmatu du egutegian, 12 (abendua) idatzi beharrean 13 idatzi du eta noski ez zigun aurrera jarraitzen uzten. Zuzendu dugu. Hurrengoa.

Hirugarren pausua, Orokorra. Galdetegia bete behar da galdera ezberdinekin eta zuzen erantzun. Ikasketa maila, Mertxe, lizentziatua da. Kuadrilako bakarra da. Denak ez genuen zorte bera izan garai hartan. Eskerrak garaiak aldatu diren… Beste galdera bat… Informatika ondo ematen zaio, horregatik ausartzen da urruneko formakuntza egiten. Amaituta.

Pausu bat bakarrik geratzen zaigu, kondizioak onartzeko laukitxoa hautatzea geratzen zaigu, beti deitzen diogun bezala, letra txikia. Eta amaitu.

Prozesua amaituta, orain posta elektronikoa ireki behar du, pantailan agertu zaio KZguneak mezu bat bidaliko diola.

Mertxe bere postan sartu da. Bere sarrera ontzian KZguneako mezu bat zeukan. A zer azkartasuna! Mezuak KZguneako erabiltzea dauka. Mertxe horren ordenatua da bere koadernoan erabiltzailea eta pasahitza idatzi dituela.

Iada prest dago urruneko formakuntzan izena emateko eta gune pertsonalera sartzeko aukera dauka ikastaroak kontsultatzeko. Hurrengo urruneko formakuntzan biok emango dugu izena, honela laguntza pixka bat gehiago izango dut, Mertxe ondoan izanda ikastaro luzeago bat egitera animatuko naiz.

KZgunea familia” haziz doa, nor izango ote animatzen den hurrengo laguna?

Dagoeneko Mertxe, “familia” haundi honen parte da, batu zaitez zu ere eta zure KZgunea kontua sortu online.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: