Dokumentu edo datu pribatuak gordetzerako orduan, gehien kezkatzen gaituen kontua, segurtasunarena ba da.

Zure dokumenturen bat USBan gordetzean, babestu nahi baduzu, pasahitzaren bat jartzearekin nahikoa izan daitekela jakin ezazu.

Modu honetan gordetako artxiboak era honetan babestea, oso erraza da, pasahitza ez badakizu, ezingo baituzu informaziora jo.

KZguneak USB memoriak,  oso era sinplean babesteko balio duten zenbait programa aurkezten dizkizu.

USB memoriak babes itzazu

Rohos Mini Drive:

Rohos Mini Drive doako aplikazio honen bidez, partizio edo zati bakoitzari pasahitza jartzea posible izango duzu, honela zuk bakarrik izango duzu eskuragarri.

Gainera, bertsio eramangarriari esker zifratutako zatia edozein ordenagailutan ireki ahal izango duzu.

Bere laguntzaileak partizioa sortzen lagunduko dizu.

Windows 7,8 eta 10 bertsiotan instalatzeko aukera ematen du.

USB Safeguard:

Doakoa den bertsioa duen APP honek, 2GBeko mugarekin. Zure fitxategia kopiatu eta itsatsi ondoren, aplikazioa aktibatu dezakezu, eta ematen dituen argibideak jarraituz, babestua geratuko da.

Windows 10, 8, 7, Vista eta XP bertsioetarako eskuragarri duzu.

USB Flash Security:

4GB eko gehinezko memoria duten USBak babesteko aukera izango duzu doan aplikazio honekin.

USBa 2 zatitan banatuko du, bata babestutako artxiboak izango ditu, eta bestea beti eskuragarri dauden artxiboak jordetzeko.

Hala ere, nahi izan ezkero, USBan inolako banaketarik egin gabe, orosrik babes daiteke.

Windows XP, Vista, eta 7 bertsioetarako eskuragarri duzu.

Vera Crypt:

Hasiberria bazara, hau da zure APPa. Gainera, ingelesez badago ere, funtzionamenduaren nondik norakoak azaltzen dituen tutoriala ba du.

USB memoriak, kanpo diskoak zein karpetak babesteko balio du.

Granite:

Aplikazio honek, karpeta bat sortzen du zure USB memorian, eta karpeta horretan gordetzen duzun informazio guztia, babespean geldituko da. Informazio horretara jotzeko, erabiltzaile izena eta pasahitza sartzearekin nahiko izango duzu.

Windows XP, Vista 7, 8, eta 10 bertsioetarako eskuragarri dago.

zure-pendrivea-babestu

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk:

Lainoan dokumentuak gordetzeko 10 zerbitzu onenak

Badakizu informazio guztia ezabatu dezakezula mugikorretik?