Instagram modako appa da, aspaldi utzi zituen atzean Twitterreko erabiltzaile erregistro zenbakiak eta egunero miloika pertsonek erabiltzen dute beraien argazkiak elkarbanatzeko.

Apparen bizi laburrean zehar, eguneraketen bitartez instagrameko trikimailuak gehitzen joan dira. Posible da horietako batzuk oso ezagunak ez izatea.

Instagrameko trikimailuak ezagutu

Instagrameko trikimailuak eta app batzuk

Instagrameko trikimailuak eta app batzuk

KZgunean interesgarriak diren instagrameko trikimailuak erakutsiko dizkizugu:

  • Zuzeneko mezua:
    Modu pribatuan lagun bati edozein argazki bidaltzea baimentzen dizu. Argazkiaren azpialdeko geziaren bitartez zein lagunekin elkarbanatu nahi duzun argazkia aukeratu dezakezu.
  • Jakinarazpenak jaso:
    Kontu asko jarraitzen dituzun horietakoa bazara eta behin baina gehiagotan argitarapen interesgarriak galdu badituzu, jakinazpenak aktibatu. Sartu argitalpenak galdu nahi ez dituzun Instagrameraren profilean eta aktibatu argitalpen jakinarazpenak.
  • Gustatu zaizkizun argazkiak kontsultatzea:
    Duela egun batzuk gustatu zitzaizun argazkia bilatu nahi duzu baina norena zen ez zara gogoratzen?
    Markatu argazki horiek bihotz batekin, gustuko dut batekin. Honelak, beti topatuko dituzu zure perfileko “Gustatu zaizkikdan argitalpenak” aukeraren barruan.
  • Etiketatu zaituzten argazkiak ezkutatu:
    Zure perfilaren barnean “Agertzen zaren argazkiak” erlaitzean zapaldu eta pantaila horren menuan sartu. Ondoren sakatu “etiketen aukerak” eta aukeratu bi modueta bat:

    • Automatikoki erantsi: Norbaitek etiketatuz gero automatikoki argitaratuko da.
    • Eskuz erantsi: Etiketatu zaituzten argazkian sartzea baimentzen du. Etiketaren gainean sakatu eta perfiletik ezkutatu aukeratu.
  • Stories:
    Instagramera erantsitako azken aukera da. Bere funtzionamendua Snapchaten antzerako da, izan ere argitaratutako argazki eta bideoak 24 orduren ostean desagartu egiten dira. Erabiltzaileak aukeratu dezake Storiesetan iruzkindu dezaketen eta nork egin ditzakeen.
    Jarraitzen dituzun pertsonen historiak appeko goiko aldean dituzu eskuragarri.

Apparen barruan topa ditzakegun funtzio hauez gain, app batzuen bitartez aparteko funtzioak erantsi diezaizkiozu Instagrami:

  • Layout:
    App pilo bat daude erabilgarri argazki ezberdinak konbinatu eta collage bat sortzeko. Baina Instagramek bere appa sortu du eginiko argazki muntaia zuzenean sare sozial honetan argitaratzeko. Oso sinplea eta erraza da, argazkiak aukeratu, txantiloi mota aukeratu eta elkarbartu.
    Android eta iOS gailuentzako eskuragarri.
  • Boomerang:
    Azken hilabeteetan gehien erabiltzen ari den appa da. Behin eta berriz erreproduzitzen diren bideo txikiak dira, GIF animatu baten gisara. GIFarekiko ezberdintasuna Boomerangen bideoak aurrera eta atzea joaten direla da, hau da, azken irudira iristen denean atzeraka joaten da lehenengora iritsi arte eta honela hurrenez hurren. App sinple eta jolasgarria da.
    Android eta iOS gailuentzako eskuragarri.

Eman izena Kzguneako urreneko formakuntzan, “Instagram, argazkiak atera eta partekatu zure unerik onenak”. Zeren zain zaude?

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

¡Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!!
_______________________________________________________________

Blogeko beste sarrera interesgarri batzuk:

KZgunea urrutiko ikastaroa hasi naiz egiten eta etxetik ikasi dezaket gainera

Ikasi Instagram erabiltzen KZgunean