Eguberriak gerturatzen ari dira, eta beste urte batez buruari bueltak ematen hasi zara senideei zer oparitu pentsatuz. Litekeena da ordenagailu eramangarria oparitzea pentsatzen aritzea, eta horrela bada, ziurrenik galdezka ari zara, baina… zein ordenagailu eramangarri erosi?

Lehen pausua ordenagailua norentzat den eta zertarako erabiliko den begiratzea da. Emango zaion erabilpenaren arabera, ordenagailua erosterakoan garrantzia handiena izango duten ezaugarriak aldakorrak izan daitezke. Ez da berdina gehienbat ofimatikako zereginetarako erabiltzea edo grafikoak indar handia duten lanetarako erabiltzea, bideojokuak, 3Dko beharretarrak edo bideo edizioak.

Ordenagailu eramangarria: bere ezaugarri nagusiak

Ez bazara gai honetan oso aditua, ziurrenik informatikako ele askoren esanahia ez duzu ulertuko eta hori dela eta merkatuan aurkitzen diren aukera guztiak begiratzen jartzean zalantzaz betetzen zara.

Zeregin neketsu hau errazte arren, kontuan hartu beharreko ezaugarri nagusienak zeintzuk diren azalduko dizkizugu:

  • Pantaila

    Gehientsuenak 11 eta 15 hatzkada artekoak izaten diren arren 17, 19 eta 20 hatzkadakoak ere badira.

    11 hatzkada ordenagailuan gainean eraman behar dutenentzat eta mugikortasuna bilatzen dutenentzat da egokiena. 15 hatzakadatatik hasita berriz ordenagailuan orokorrean etxean erabiliko dutenentzat izan daitezke.

  • Prozesatzailea

    Osagarri garrantzitsuenetako bat da, izan ere, modu erraz batean esate arren, ordegailuaren “garuna” da.

    Prozesatzailearen frekuentzia zenbat eta altuagoa izan, azkarragoa izango da bere prosezatzailearen abiadura, Gigahertzioetan (GHz) neurtzen da.

    Prozesatzailearen abiaduraz gain, kontuan izan beharreko hurrengo gauza prozesatzailearen nukleo kopurua da, barneko unitate txikiak dira, bananduta erabiltzaileak bere ekipoan egiten dituen lan anitzetaz arduratzen dira. Gaurko egunean 2, 4, 6 eta 8 nukleoko prozesatzaileekin eraikita daude.

    Merkatuan bi marka nagusi topatuko dituzu: Intel eta AMD.

  • RAM memoria

    Gomendagarriena gutxienez 4GBetako RAM memoria izatea da, ordenagailuaren bitartez Interneten nabigatu, ofimatikako lanak eta antzekoak egiteko nahikoa izaten da.

    Hori bai, 6 edo 8 Gbetako RAM memoriako sistema eskuratzen baduzu, gama altuko aplikazioetarako zure eramangarria hobeto prestatua izango da.

    Ala ere, resoluzio handiko argazkiak editatzeko, audio eta bideo lanak egiteko bada, ez erosi 16GB baino gutxiagoko memoria RAMa duenik ez erosi.

  • Disko gogorra

    Zalantzarik gabe disko solido SSDa aukeratu. Orain gutxi arte erabiltzen ziren disko gogor klasikoen bertsio modernoa dela esan dezakegu. Etekin eta azkartasun handiagoa eskaintzen dute, bero gutxiago sortzen dute eta guztiz isilik dira.

    Beraien edukierari dagokionez, 60GBtik 1024GBetara (1TB) artekoak topatuko dituzu.

  • Txartel grafikoa

    Integratua edo dedikatua izan daiteke.

    Ordenagailua ofimatikarako eta antzeko lanetarako erabiltzeko bada, nahikoa izan daiteke prozesatzailean integratua etortzen den txartel grafikoa.

    Txartel hauek ekipoaren RAM memoria erabiltzen dute grafikoak prozesatzerakoan, beraz ordenagailuaren funitzionamendua moteldu dezakete.

    Ordenagailua jokuetarako, 3Dko animaziorako edo bideo ediziorako erabiltzeko bada ekipoa, txartel grafiko dedikatu bat erantsi beharko diozu ekipoaren errendimentu grafikoa hobetzeko.

  • Bateriaren iraupena

    Pentsatu eramangarriari emango diozun erabileran. Hau da, batetik bestera mugitzeko erabiltzeko izango bada, edukiera haundia izatea garrantzitsua da. Aukeratu ezazu 6 ordu edo gehiago irauten duen bateria.

  • Portuak eta konektibitatea

    Wifi eta sare konektibitate ohikoez gain, gutxienez USB 3.0ko konektore bat eduki beharko luke baita HDMI bideo irteera bat. Txartel irakurle bat izatea extra gomendagarria litzateke kamerako txartelak konektatu eta argazki eta bideoak eroateko.

    ordenagailu-eramangarria

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
_______________________________________________________________

Blogeko beste sarrera interesgarri batzuk:

  • 5 akats ordenagailuaren jardun egokia moteltzen dutenak
  • Ba ahal dakizu nola egin seguruago zure etxeko wifi sarea?