Ziurrenik azken aldian wearable hitza sarritan entzun duzula, baina agian zer esan nahi ote duen pentsatzen ari zara. Teknologia jantzigarria esan nahi du, hau da, janzteko arropa edo osagarriak (pultserak, erlojuak, betaurrekoak) direla eta hauek elementu teknologiko edo elektronikoak dituzte erantsiak.

Funtzio aukera zabala eskaintzen dute, erritmo kardiakoa neurtu, pausuak kontatu, dei bat hartu, jakinazpenak jaso…

Teknologia jazten da: aktibitate pultsera, smartwatcha, adimendun arropa eta betaurrekoak…

Teknologia jazten da: aktibitate pultsera, smartwatcha, adimendun arropa eta betaurrekoak...

Teknologia jazten da: aktibitate pultsera, smartwatcha, adimendun arropa…

Zein weareable mota daude?

  • Erloju adimendunak:

    Merkatuko ohikoenak dira. Smartwacha errealitatean konputaturizatutako erloju bat da, hau da, eskumuturrean telefono mugikor bat eramatearen antzekoa. Erloju garaikideenaren funtzioak gure mugikorreko funtzio basikoekin elkartu ez gero honen emaitza Smartwatch bat litzateke.

    Askok gure smartphonarekin sinkronizatu eta bat egiteko bereizitasuna dute. Erlojuaren bitartez deiak jaso, e-mailak bidali, zitak kontsultatu, sare sozialetan jardun… GPS, NFC, Bluetooth… ezaugarriak dituzte.

    Android sistema eragilea duten smartwatchak aurkitu ditzazkegu edo Appleren iWatcha iOS sistemarekin.

    Smartwachez gain kirol erlojuak topa ditzakegu. Erloju hauek jarduera fisikoa egiten dugunerako diseinatuak daude: korri, txirrindularitza, mendi birak, igeriketa, triatloia…

    Ezaugarri moduan, GPS, pultsometroa, altimetroa… izaten dituzte. Modu honetan eginiko bidea ikus dezakegu, oinez edo igeri eginiko distantzia neurtu, desnibel perfila ikusi…

    Smartwachen konparatiba

  • Pultsera zenbatzailea edo aktibitate pultsera:

    Weareable sinpleenak dira, tamaina txiki eta diseinu modernokoak. Bereiziki gure osasuna hobetzeko diseinatua dago aktibitate pultsera, gure eguneroko jarduera fisikoa neurtuz eta sedentarismoa baztertuz.

    Funtzio ezagunenak loaldi monitorea, eguneroko jarduera, podometroa denbora eta ibilitako distantziarekin, aktibitate ezaren denbora, pultsometroa, kaloria neurtzailea, baita gure smartphonean jasotzen ditugun mezuak jakinazten dizkigu bibrazioz ere edo goxo-goxo esna gaitezen alarma izan dezakete.

    Modeloaren arabera eskaintzen dituzten ezaugarriak alda daitezke.

    Jarduera pultseren konparatiba

Ondorengo wearableak erabilera orokorretik aldentzen dira, baina interesgarria da ezagutzea:

  • Betaurreko adimendunak:

    Orokorrean hatz bat bera mugitu gabe erabil daitezke, ukimen sistema nagusiki ahots bidezko aginduez ordezkatzen da.

    Kamerak dituzte argazki edo bideoak egiteko, galderak egin, Internet bidez bilaketak egin, telefonoa aktibatu, agenda errebisatu edo posta elektroniko bat diktatu, gure begien aurrean dugunaren inguruko informazioa lortu…

  • Arropa adimenduna:

    Merkatua oso zabala da, gure pultsua erakusten duten kirol kamisetak, gure kaloria gastua neurtzen duten zapatilak, golfean mugimendu egokienak egiten laguntzen dizuten arropak, led bidez argiztatzen duten jertseak, eguzki plakak soinean eramanez gure smartphonea kargatzea baimentzen duten soinekoak

    Langileen segurtasunean ere teknologia erabiltzen da, adibidez suhiltzaileen kaskoetan oxigeno maila ikusi dezakete eta baita suhiltzaileak jasan dezaken tenperatura sute batean, GPSa ere badute langilean non aurkitzen den jakin ahal izateko.

Zerrenda honen ondoren, zein wearable mota aukeratuko duzu?

 

KZguneako “Azken gailu teknologikoak ezagutu” hitzaldia, azken teknologietara gerturatzeko aukera ezin hobea izan daitekede. Eman izena!!!

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu! Eta jarraitu gaitzazu zure Tablet edo Smartphonetik!
_______________________________________________________________

Blogeko beste sarrera interesgarri batzuk: