2016ko sare sozialei errepaso bat egingo diegu eta erabiltzaile gehien dituzten sare sozialekin eratuta top 10a aurkezten dizuegu. Agian sare bakoitzak dituen erabiltzaile kopuruak harrituko zaituzte edo sare ezezagunak topatuko dituzue.

Hau da sare sozialak 2016 zerrendaren top 10a

10. SNAPCHAT

Mezularitza aplikazio honen bitartez bidaltzen diren mezuak segundu gutxitan desagertzen dira eta elkarbanatzen diren atxikiak 24 ordutan, 150 milioi erabiltzaile aktibo ditu bere aplikazioan. Pertsona gazteek eratzen dute sarearen zati handiena.

9. TUMBLR

Plataforma honen bitartez bere erabiltzaileei testuak, irudiak, bideoak, estekak, zitak eta audioak publikatzea baimentzen die modu azkar eta eroso batean. Ospea irabaziz doa, batez ere gazteenen artean. Iada 230 milio erabiltzaile ditu.

8. TWITTER

Sare ospetsu honen ospea eroriz joan da azken urteetan nahiz eta 320 milioi erabiltzaile dituen. Aldiz, aurtengo eguneraketek zer esana izan dute, argazki eta bideoek ez dituzte karaktereak kentzen.

7. SINA WEIBO

Mendebaldean bizi garenentzat ezezaguna zaigun sarea, Txinan eragin handia du. Zerrenda honetan 400 milio erabiltzailerekin sartzen da. Facebook eta Twitterren arteko nahasketa bat da eta bertan eskaintzen diren edukiak eta erabiltzaileek elkarbanatzen dituztenak gobernuko zentsuraren barnean daude.

6. LINDEKIN

Lanerako sare sozial bat, lan munduan haztera lagunduko diguten kontaktu profesionalak sortzeko helburua duena da. Ez da zihurrenik dibergatigarriena baina lanerako herraminta interesgarriz betea dago. 450 milio erabiltzaile ditu.

5. GOOGLE +

Nahiz eta iruditu ez duela ospe handirik, 540 milio erabiltzaile aktiboz osatua dago. Google handiarena izanik, derrigorrezkoa da Googleko kontu bat izatea eta Googleko kontua duen pertsona orok defektuz bere Google +eko kontua ere aktibatua izango du. Horregatik da horren altua bere erabiltzaile zenbakia, nahiz eta askok ez duten ia erabiltzen.

4. INSTAGRAM

Inork ez zuen imaginatu filtrodun argazkiak elkarbanatzeko app bat horren ospetsu egingo zenik. 2016aren amaieran 600 milioi erabiltzaile aktibo izatera heldu da, pausu ikaragarriekin hazi eta hazi ari den zifra bat  2010ean iPhonerako sortu zenetik eta 2012 Androiderako bertsioa atera zuen.

3. Q ZONE

Ziurrenik sare sozial honetaz hitz egiten ez zenutela inor entzungo izan era bere 629 milio erabiltzaileak Txinatik datoz, eta han da sare hau gehien erabiltzen duten tokia. Tumbrl, Youtube eta blog baten arteko nahasketa bat da.

2. YOUTUBE

1000 milio erabiltzaileren “bihotzak” irabazi ditu bideo plataforma honek izan ere lehen web gunea izan zen bideoak igo eta elkarbanatzeko itsura erraz eta erakargarria izaten.

1. FACEBOOK

Erabiltzaile gehien dituen sare soziala, 1700 milioi erabiltzaile aktibo ditu 2016an, hazi eta hazi egin den zifra bat 2004an sortu zenaz geroztik.

top-10-1

Hauetako zenbat sarez entzun duzu hitz egiten? Zenbat erabiltzen dituzu edo erabili izan dituzu?

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: