Gaur egun mota guztietako aplikazioak daude, eta ezin zuenez beste modu batera izan, maskotek beren tokia dute hainbat eta hainbat etxeko animalientzako app bereziekin, beraientzat bereiziki pentsatuak. Beraien osasuna eta elikadura zaintzeko, beste batzuk arraza eta ezaugarriak ezagutzeko, edo beraien zaintzarako  eta entrenamendurako zuzenduak beste hainbat gauzen artean topa daitezke.

Etxeko animalientzako app interesgarriak

Jarraian azalduko dizkizugu etxeko animaliak dituzuenentzat mugikorrerako 6 aplikazio.

Mascotas bienvenidas

Animaliak dituzten pertsonentzako arazo orokorrena mugitzerako garaian denda eta toki askotan animalien sarrera debekatua dagoela izaten da, edo ez dakite zeinetan onartzen dituzten. Aplikazio honi esker, beraien eskura izango dute beraien etxaberearekin sartu daitezkeen tokiak, oporrak igarotzeko hoteletik hasita, taberna eta jatetxeetara, modako dendak eta ileapaindegiak, eta baita toki publikoak ere hondartzak eta parkeak bezala.

iOS eta Androiderako erabilgarri.

Perfect Dog

Aplikazio hau oso egokia da txakurkume bat adoptatzea pentsatzen ari direnentzat, izan ere arraza ezagunenen zerrenda eskaintzen du beraien ezaugarriekin. Zure etxearen eta zure ohituren arabera zein izan daitekeen egokiena ikus dezakezu.

iOS eta Androiderako erabilgarri.

Pet Manager

App honen bitartez zure etxeko animaliaren xehetasun guztiak ondo antolatuta izango dituzu. Egunean eramango dituzu albariaren bisitak eta txertoak, informazio garrantzitsu guztia gorde ahalko duzu, lizentzi zenbakia eta aseguruaren xehetasunak adibidez.

Androiderako erabilgarri.

Pro Plan P5 Dog Training

Zure txakurra entrenatzeko appa. Herraminta berezi honi esker zure txakurra entrenatzen ikasiko duzu bideotutorien bidez. Txakurrarekin egiten diren ekintza guztien eboluzioaren jarraipena egin ahalko duzu, bere datu guztiak gordez.

iOS eta Androiderako erabilgarri.

Cat Food Nutrition Calculator y Cats Nutrition Calculator

Zure katuaren elikaduraren kontrola egiteko bi aplikazio bikain dira. Nutrizio kalkulatzaile hauek zure katua egoki elikatzen lagunduko dizute.

Lehenengoa Androiderako dago erabilgarria eta bestea iOSerako.

WAP Diary

Albaitariek garatutako aplikazio honei esker zure etxeko animaliak behar dituen zaintza guztiak ahal den era onenean kudeatzen lagunduko dizu, nahiz katua edo nahiz txakurra izan. Arraza bakoitzari egokitutako behar eta zaintzak.

Androiderako erabilgarri.

Eta azkenekoz, post honetan ez dugu amaituko etxeko animalientzako beste aplikazio batez hitz egiten baina bai txakurrekin zuzenean erlazionatuta dagoen gai interesgarri batek, konkretuki, ONCEko txakur gidariez.

animalientzako app

2016ko urtarrilean ONCEko txakur gidariek web orria estreinatu zuten eta beraien lanean laguntzera gonbidatzen gintuzten:

Web horri honen bitartez, lehen eskutik ezagutarazi nahi dute txakur bat pertsona itsu baten gidari bihurtzeko atzetik dagoen lagun guztia. Guk gure hondar alea etorkizuneko txakurkume bat adoptatuz utzi dezakegu, bere sozializazio etapan edo txakur gidari jubilatu bat hartuz. Interesa baduzu, bere web orrialdetik informatuko zaituzte lortzeko prozeduraz.

Prestatu zure smartphonea zure etxeko animalia ahal duzun ondoen zaintzeko app hauei esker.

Sarrera hau gustatu bazaizu partekatu sare sozialetan beheko botoi sozialak  erabiliz. Eskerrik asko.

Zalantzak edo iradokizunak badituzu gustura irakurriko ditugu ere!

Jeitsi KZgunearen APPa eta Tablet edo Smartphone bidez jarraitu gaitzazu!y síguenos desde tu Tablet o Smartphone!
______________________________________________________________________________________________________________________________
Beste blogeko sarrera interesgarri batzuk: