Garrantzitsua da gure ordenagailua babesteko antibirus on batekin kontatzea. Sarean milaka malware eta birus informatiko daude gure ordenagailua erasotu eta kutsatzeko prest. 

Izualdiak ekidin nahi baditugu neurriak hartu behar dira. Zure ordenagailua antibirus programa on batekin babestea da oinarrizkoena.

5 Doako antibirus onenak

Intenetek doako antibirus asko eskaintzen dizkigu gure PCa mehatxuetatik aske uzten lagunduko digutenak. KZguneatik ospetsunak diren batzuk azalduko dizkizuegu. Jarrain erakutsiko dizkizuegun doako antibirus programa hauek Windows sistema eragilearekin bateragarrik dira.

AVG

 Oinarrizko babesa eskaintzen duen antibirus honek software malizitsua atzeman, blokeatu eta ezabatzen du. Segurtasun eguneratzenak denbora errealean eskaintzen ditu eta baita malware arazoen analisia eta errendimendua ere. Identitate lapurreta mehatsuen aurka ere babesten du.

Avast

Erasoez babesteaz gain, antibirus honek nabigatzailerako garbitzaile modulu bat eskaintzen du luzapenak eta desira ez diren nabigazio barrak ezabatzen dituena. Gainera, etxeko sare segurtasun sistemari esker etxeko sarea analizatzen du puntu haulen bila.

Avira

2017ko antibirusaren bertsio honetan mehatsuak atzemateko motorea eta eguneratzeak denbora errealean indaberritu ditu. Programa gaitzak blokeatzeaz gain, nabigazioa modu pribatuan mantentzen du eta zure sareko ekintzen arrastoak garbitzen ditu.

BitDefender Free

Antibirus biribila guztiz erabilgarria. Hainbat aukera eraldatzen uzten du, sistemaren aldizkako analisia, berrogeialdiko fitxategien administrazioa, birus informeen historiala edo eguneratzeak.

Panda Free Antivirus

Antibirus arinena, izan ere lan guztia laino bitartez egiten da eta. Ez ditut eguneratzeak behar bere funtzionamendua PandaLabs Inteligentia Colectivaren zerbitzarietan oinarritua dagoelako. Sistema konplexu bat duenez bakarra da birus eta bestelako mehatsuak atzematen.

doako antibirus

Antibirus hauek instalakuntzan eta erabilpenean zerbait gehiago ikasi nahi baduzu, eman izena aurrrez-aurreko “Doako antibirus. Zure ordenagailua babestu ” formakuntzaren itxarote zerrendan.