Egunetik egunera gero eta gehiago erabiltzen ditugu gure mugikorrak nabigatzeko, posta elektronikoa kontsaltzeko, bideoak ikusteko… baina zoritxarrez kontratatzen ditugun datu tarifa asko mugatuta daude. Operadoreek Megabyte kantitate mugatu batean abiadura handian nabigatzeko aukera eskaintzen digute. Megabyte kopurua gure kontratuak mugatzen du eta behin kopurura helduda, kontsumitutako mega bakoitza fakturatzen hasiko zaigu edo sarrerako abiadura erabat jaitsiko da.

Gure mugikorra asko erabiltzen badugu sarean nabigatzeko Wifi konexiorik gabe, hau da, mugikorreko datuak erabiliz, kontratatutako mega kopurua igaroz amai dezakegu. Kontuan eduki behar da eduki batzuk beste batzuek baina datu gehiago kontsumi dezaketela, mapen erabilerak, Youtubeko bideoek… adibidez.

Gure gailuko aukeretan gure mugikorreko datuak zenbat kontsumitzen ari diren ikus dezakegu baita mugatu ere. Aukera hau ia gailu guztietan topa dezakegu “Datu erabilera”, “Datu trafikoa”… izenarekin.

Gailuak berak eskaintzen dituen aukerez gain, mugikorreko datuak nola ari diren kontsumitzen ikuskatzeko appak daude informazio gehigarria dutenak gainera. Aukera ona izan daiteke kontsumoan pasatzea ekidin nahi badugu eta hurrengo mugikorreko fakturan ikaratu nahi ez badugu.

Mugikorreko datuak ikuskatzeko appak

Jarraian gure mugikorreko datuak ikuskatzen lagunduko diguten bost aplikazio aurkezten dizkizuegu.

My Data Manager

3Garekin (datuak), wifiarekin eta roamingarekin (atzerritik) erabilitako trafiko edo kontsumoa neurtzen du. Kontsumitu diren datu guztien analisi oso bat egiten du. Mugatik pasa garen jakiteko alarmak ezartzea baimentzen du.

Android eta iOSerako erabilgarri

Traffic Monitor

Zein aplikaziok kontsumitzen duen gehien identifikatzen du eta zure datu kontsumoan muga igaro duzun adierazten dizu. Gainera, bataz besteko kontsumoa zenbatekoa izan den jakiteko estatistikak eratzen ditu. Hilerorako alarma bat sortzea baimentzen du eta zure konexioa zer moduz doan jakiteko abiadura test bat du.
Android eta iOSerako erabilgarri

Datawiz

Zein aplikaziok kontsumitzen duen gehien atzematen du eta gomendioak ematen dizkigu kontsumo hori banatzeko. GPSari esker, datu gehienak zein gunetan kontsumitu ditugun informatzen gaitu. Gainera, gure megen kontsumo mugara heltzen ari garela adierazteko alerta abisuak ipini ditzazkegu.

Androiderako erabilgarri

Traffic Counter Extended

Grafikoen bitartez gure datu kontsumoa ikustea baimentzen du aplikazio honek, mugikorreko datuen konexioa eta wifi bitartekoa bananduz. Gure planaren mugaren inguruko jakinarazpenak iritsiko zaizkigu eta debekuak ezartzea baimenduko dizu eta baita alarma abisuak ere kontsumo gehiegikeriak ekiditeko.

Androiderako erabilgarri

Data Widget

App honen bitartez modu erraz eta zihur batez gure gailuaren datuen kontsumoa ikuskatu ahalko dugu.  Aurreratze lerro baten bitartez azalduko digu gure datu kontsumoa nola doan, kontsumitzen goazen datuen informazio modu grafiko batean azalduz. Apple Watchean ere erabiltzea baimentzen du.
Disponible para iOS

mugikorreko-datuak

Aipaturiko appez gain, operadore askok beraien aplikazio propioak dituzte non zure datu kontsumoa zenbatekoa izaten ari dien ikus dezakezuna. Zihurrenik operadoreak eskaintzen dituen datuak izango dira fidagarrienak, izan ere gure sareko datuen erabilera beraiek mugatuko baitigute. Orokorrean aplikazio hauek izena “Mi <Operadorearen izena>” izaten dira.

Hemendik aurrera zure datu kontsumoa guztiz ikuskatua izango duzu. ¿Hauetako appen bat instalatzera animatzen zara?