Eskulanak beti gustatu izan zaizkidan gauza bat dira, baina lana eta familiari zirela medio ez nuen ia denborarik. Orain egunez orduak “soberan” ditudala kultur etxean ematen duten eskulan ikastaroan izena eman dut.

Mertxe, Iñaki eta nik eman dugu izena. Beraiei margotzea gustatzen naiz eta nik aldiz nahiago ditut eskulanak egin material birziklatuekin: egurrak, botilak, plastikoak… Taldekide batzuk artista hutsak dira eta egunero txundituta uzten naute ideia berriren batekin. Badirudi ideia asko Pinterest izeneko toki batetik ateratzen dituztela. Ez nion inoiz inori entzun leku honetaz hitz egiten. Esan dutenagatik eskulanak eta ideiak Pinterest munduan ez dira falta. Azaldu zutenagatik badirudi argazkiz eta trikimailuz beterik dagoen sare sozial bat dela, apainketarako, joskintzarako, errezetak, eskulanak….

KZguneako web gunean begiratu dut eta Pinteresten inguruko urruneko formakuntzako ikastaro bat dagoela ikusi dut, aste betetxo batekoa da. Primeran! Izena ematera noa oraintxe.

Jarraitu Kontxiri Pinterest ikastaroko egunerokotasunean

Pinteresteko ikastaroko hasiera data baieztatzen didan mezu elektroniko bat iritsi zait. Astelehenean hasten dut ikastaroa baina orain sartuko naiz baieztatzeko ez dudala arazorik sartzeko.

Gaur hasten da ikastaroa eta lehenengo lanarekin jarri naiz, nire kontua sortu eta nire perfila martxan ezarri dut. Pinteresten badirudi bilaketak erregistro gabe egitea ere posible dela baina nik nahiago dut parte hartu eta nire eskulanak zintzilikatu.

Noizbait entzuna nituen Pinteresten erabiltzen diren eleren batzuk. Argazkiak tableroetan multzokatzen dira, gai eta izenburu komun batekin. Tableroan argazki bat jartzen denean pineatzea deitzen zaio, beste pertsonen argazkiak era pineatu ditzakezu zure kontuan… Ai ama, zenbat gauza berri, eskerrak gai-zerrenda eskura dudan edozein unetan begiratu ahal izateko.

Taldekako tableroekin hainbat zalantza izan ditut eta hezitzailearekin izan dudan bideotutoretzari esker argitzea lortu dut. Zalantza txiki batzuk berriz “Zalantzak, galderak, iradokizunak, Hitz egingo dugu?” foroan argitu dizkidate. A zer azkartasuna, badirudi beti dagoela norbait ikastarora konektatuta.

Gai-zerrendarekin amaitu dut eta orain zereginen txanda da. Zereginak bi zatitan daude banatuta, alde batetik galdetegia dago 10 galdera test formatuan direnak osatzen dute, pixkana-pixkana joan naizenak erantzuten. Beste aldetik ariketa praktikoak daude ikasitakoa praktikan jarri ahal izateko. Erraza izatea espero dut, azken notaren %70a baita.

Atzo amaitu nituen zeregin guztiak. Zuzendu dituzte eta… aprobatu dut! Nire gune pertsonalean sartuko naiz ziurtagiria inprimatu eta nire semeei erakutsi ahal izateko eta hemen nagoenez ikastaroko inkesta ere erantzungo dut.

Pinterest mundua ikaragarria! Denetarik dago, ez bakarrik eskulanetarako gauzak, Iñauterietako ideiak ere atera ditut bertatik. Gertu daude iada eta!

Kontxik bere Pinteresteko tabloiak argazki eta ideia aaaaaskorekin ditu. Eta zuk Pinterest munduan sartu nahi duzu?