Duela sei bat hilabete, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, ospitaletik kanpo bihotz geldialdi batean aurrean laguntzeko aplikazioa martxan jarri zuten. App berriaren bidez, bihotz geldialdi baten aurrean, jokatzeko pausuak azaltzen dira.

4.000 pertsona inguruk instalatu dute dagoeneko aplikazioa mugikorrean, eta azterketa informazioak biltzeko eta bihotz geldialdia detektatzeko 5 sarrera jaso ditu bakoitzak bataz beste.

Aplikazio honen bidez, hemendik aurrera, edonork bere mugikorrean edo tabletan oso informazio baliagarria eduki ahal izango du, ospitaletik kanpo Bihotz Biriketako Geldialdia jasaten duen pertsona bati berehalako arreta eskaintzeko.

App parada cardiaca

App bihotz geldialdia

“Bihotz Geldialdiari lagundu”

112 zenbakiarekin zuzenean kontaktatzeaz gain, aplikazioak eskaintzen digun informazioa ondorengo lau ataletan banatzen da:

  • Prestakuntza eta ezagutzen testa.
  • Ospitaletik Kanpoko Bihotz Biriketako Geldialdi bat igartzea eta antzematea.
  • Bihotz biriketako bizkortzea egiteko laguntza.
  • Hurbilen sagoen desfribiladorea aurkitzea.

Aplikazio honi esker ere, Euskadin instalatuta dauden desfribilidoreak non dauden jakin ahal izango da. Desfribiladore kantitate handienen artean dago Euskal Herria. 1.466 desfribiladoreak hiru probintziatan banatuta daude: 240 Araban, 834 Bizkaian eta 392 Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak derrigor jarri zuenetik, desfribiladore kantitatea bi urtetean, hirukoiztu egin da.

Gainera, aplikazioari esker, Bihotz Geldialdi baten aurrean jarraitu beharreko pausuak gure eskura izango ditugu. Bihotz Geldialdi kasu batean aurrean, eta larrialdi zerbitzuak iristen diren bitartean, pertsona baten bizi iraupen itxaropena haunditzen lagundu dezakegu.

Euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ere, dagoeneko martxan dagoen aplikazioa, doan deskargatu daitekeAndroid eta IOs mugikorretan.

Aplikazioa zure mugikorrera deskargatzera animatzen zara?