Iloba Jonek ez du nirekin pelikularik ikusi nahi. Zenbat eta zenbat arratsalde “Jarri Poter” hori ikustera behartu nauen eta, ez dakit berataz nekatu den, edo nitaz… Ai ene! Egia da asko hazi dela baina… Azken bolada honetan, nire tablet-a lapurtzen dit bideojokuetan jolasten duen mutil baten -orrazkera berezia duena- bideoak ikusteko. Eta hori dibertigarria al da? Galdetzen diot nik. Eta berak ezta erantzun ere. Gutxienik, bideojokuan berak jokatuko balu ba ulertuko nuke, baina ezta hori ere…

Jonerengana jo dut kasua azaltzeko. Honek, atsegin handiz -ohi bezala- azaldu dit Jon-ek Youtube plataforma erabiltzen duela bideo horiek ikusteko. Ez dakit zergatik Jone “Jutub” esatera gonbidatzen nauen, berak badaki ni eta ingelesa…

Bideoak Youtube-n ikusi eta igotzea oso erraza da, ikasi Kontxirekin batera

Youtube-ko ikastaroan izena eman dut, bideoak Youtube-n ikusi eta igotzea oso erraza dela diote. Google-eko kontu bat aspalditik nuenez, ez dut inongo erregistrorik egin behar. Bideo herrikoiak ikusteko plataforma oso interesgarria da Youtube, eta hortxe dago bere berezitasuna, edozein pertsonak sortu dezakeelako bideoa. Niri sukaldaritza gustatzen zaidanez, errezetak ikusi ditut: aurrenekoak, bigarrenak, baita postreak ere… Ze ondo! Baina goizeko ordu hauetan…

Jonek gustuko ditugun kanaletan harpidetzea gomendatu digu. Modu honetan, ez da beharrezkoa bilatzea bilatzailaren bidez. Horretaz gain, bideo bat nola partekatzen den, nola eman behar zaion atsegin botoiari, baita nola komentatzen den ere azaldu digu. Eta aizu, ez dakizu ze ilusio egiten duen erantzuten dizutenean!

Youtuberako bideoak sortu eta ondoren igo egin ditugu. Jendeak ez zuen hasieran parte hartu nahi, baina hortxe azaldu naiz ni neure burua aurkeztuz hori egiteko. Ez pentsa lana bideoa grabatzea dela soilik: bideoari titulu bat ipini behar zaio, deskripzio bat, musika… Gauza ugari pentsatu behar dira. Horri, edizioa deitzen zaio.

Bideoa igo dudanean, nire taldekideek azkar-azkar komentatu dute egindakoa. Ez dakizue ze ondo pasa dudan erantzuten… KZgunean egin ditudan ikastaroetatik gehien gustatu zaidana zalantzarik gabe…

Gainera, ideia bat okurritu zait: ilobari postreak hainbeste gustatzen zaionez, baita prestatzea ere, bion artean bideo bat grabatuko dugu gazta tarta -oso gozoa- bat egiten erakutsiz. Youtubera igo dugu bideoa eta… Voilà! Ez dugu asko itxaron behar erreakzioak ikusteko.

Izugarrizko arrakasta izan du eta, hori dela eta, kanal bat irekitzea erabaki dugu: “Kontxi eta Jonen errezetak” deitzen da. Jonen lagunek “Kontxi, amona youtuberra” deitzen naute. Baina, badakizue zer? Berdin zaidala nola deitzen nauten, nik nire helburua lortu dudalako: Jonek arratsaldeak nirekin pasatzen ditu berriro, eta horrek, lagun maiteak, ez du inongo preziorik.

Eta zu? Zertara ari zara itxaroten Kontxi bezain ondo pasatzeko? Youtube-ko ikastaroan izena eman, eta disfrutatu gehien gustatzen zaizkizun bideo herrikoiak ikusiz, iruzkinduz eta partekatuz.