2009. urte inguruan, Gurutze Gorriak, Barne Arazoetarako Ministerioaren laguntzaz, sentsibilizazio kanpaina bat jarri zuen martxan, zeinean bakoitzaren telefono mugikorrean larrialdietarako AA Pertsona izena kontaktu bat edukitzea gomendatzen zen, horrela istripuren bat edukiz gero nori deitu jakin ahal izateko.

Gomendio honi jarraituz, posible da gure kontaktuen zerrendan AA (gaztelerazko Avisar a-ren laburdura) hasiera duen telefono zenbaki bat edukitzea. Honek, hipotetikoki guri zerbait gertatuko balitzaigu, gure telefonoa topatzen duen pertsonari (demagun larrialdietako zerbitzuetako norbait) gure senideekin harremanetan jartzen lagunduko lioke.

Jar dezagun orain beste adibide bat. Inoiz mugikorrik topatu badugu, galdu duen pertsonari itzuli nahi izan diogu. Agian telefonoa desblokeatzen saiatu gara kontaktuetara sartu eta norbaiti abisua pasatzeko, ezta? Baina amore eman behar izan dugu pantailaren blokeoa dela eta. Asmatzeko errazak direla ematen dute (PIN-ak, blokeoak, pasahitzak eta gainerako blokeoek), baina ez dira.

Gure bizitzan beharrezko zaigun aparatu bilatu zaigu smartphonea, y batzuk beraganako dugun dependentzia hain da handia, gure bizitza osoa daramagula bertan: posta elektronikoa, datu eta argazki pertsonalak, agenda edo egutegi pertsonala, sare sozialak, bankuko datuak, erosketak ere egin ditzakegu… Hau dela eta, informazio guzti hau babestu beharra daukagu, eta honetarako erabiltzen dira patroi, PIN edo pasahitzak.

Hau dela eta, gaur egunean, AA deitura daraman telefono zenbaki bat eramatea alferrekoa da, pantaila blokeatu gabe eraman ezean, oso ideia txarra dena.

Larrialdi baten aurrean, larrialdi zerbitzuetakoek gure telefonora sarbidea izan beharko lukete.

Zer egingo dugu orduan larrialdietarako telefonoarekin?

Android eta iPhone motako smartphoneek, blokeoko pantailan informazioa erakusteko aukera daukate. Baina, telefonoan saltsan hasi aurretik, argi eduki beharko genuke zein informazio erakutsi nahi dugun: guri zerbait gertatuko balitzaigu, larrialdietakoek botikaren bati alergia diogula jakin beharko lukete? gaisotasun kronikoren bat daukagu? nori abisatzea nahi dugu?

Android-en

Androiden (7.0. bertsioa baina lehenagokoentzat) Ajustes > Seguridad aukeran sartuko gara eta Información del propietario aukera editatuko dugu. Behin aukera honen barnean gaudela, blokeoko pantailan erakutsi nahi dugun informazioa gehituko dugu, adibidez: AA Jon: 612 345 678, odol mota: AB-, apitoxinari alergikoa. Ondoren Mostrar datos del propietario en la pantalla de bloqueo laukitxoa aktibatuko dugu.

Android 7.0 Nougat-en aldiz beste aukera bat daukagu ajusteen barnean: Ajustes> Usuarios > Información de emergencia > Contactos > Añadir contacto-ra jo beharko dugu.

iOS-ekin

Gailu hauek ezberdinak dira. iOS 8. bertsiotik aurrera, Salud izeneko aplikazioa daukagu. Datos médicos, aukeran izango dugu tokia nahi ditugun datu guztiak gehitzeko, baita larrialdietarako telefono bat edo gehiago jartzeko aukera ere.

Beste aukera batzuk

Osasunez gaizki bagabiltza eta kalean zerbait gertatuko ote zaigun beldur bagara, Osakidetzak Nire Osasun-Karpeta-ren barnean, QR kode bat sortzeko aukera ematen digu, hainbat informazio sartzeko aukera eskaintzen diguna: gure informazio pertsonala, odol-taldea, harremetarako pertsonaren datuak, aurrekariak edo orain arteko patologiak, historia farmakologikoa, beste alergia batzuk, txertoaren historia, aurretiko borondateak eta geuk gehitu nahi izan dezakegun beste informazioren bat.

Kodigo hau Nire historia klinikoa > Historia klinikoa QRn ataletik sortzen da, behin inprimatuta alboan eraman beharko genuke paseora, bidaian goazenean…

Gauza gehiago jakin nahi duzu smartphone edo Tabletei buruz? Anima zaitez gure Smartphoneak eta tabletak, Lortu zure Android gailuaren etekin handiena ikastaroarekin edo O-sarean: Euskal Osasun Publikoaren ataria ikastaroekin.