Goizean mugikorreko bateria ondo beteta irten zara etxetik, egunean zehar apenas ikutu duzun eta bateria amaitzeko zorian dago!

Ezagun egiten zaizu egora hau? Ez bota errua mugikorrari, ziurrenik bertan instalatuta dauzkagun aplikazioek agortzen dute bateria.

Bateriaren iraupena, barne-memoria handia eta Interneteko kontsumo txikia edukitzea gustatuko litzaiguke.

Ondorengo zerrenda honetan dauzkagu bateriarik gehien, datuak eta barne-memoriaren edukierarik gehien gastatzen dutenak. Hauetako batzuek erabili gabe ere bateria eta beste errekurtso batzuk agor ditzakete.

Nola liteke hau posible?

Gure telefonoan instalatuta badauzkagu, pizten dugunean bertan, martxan jartzen dira automatikoki bigarren planoan. Honek esan nahi du, nahiz eta guk piztu ez ditugun, beren kasa dabiltzala, interneten bidez eguneratutako informazio bila, guri interesa dakizkiguken notifikazio bila… hau dela eta gure bateria eta interneteko kuota piskanaka agortzen joango dira.

logo snapchat Snapchat: gazteen artean ezagun egin den sare sozial hau, erabiltzen dituen argazkientzako maskara eta desagertzen diren bideoak direla eta, gure mugikorreko errekurtsoak agortzen erregea da: bateria, biltegiratze-memoria eta datuen tarifak agortzen ditu.
Logo Facebook Facebook: Hain ezaguna den sare sozialak, eguneratutako informazioa bilatzen du, ondoren jakinarazpen moduan erakusten dizkigunak, nahiz eta guk aplikazioa ez eduki martxan. Honek mugikorraren bateria estresatzen du, eta etengabe egiaztapenak eginaz dabilenez, interneteko tarifa asko kontsumitzen du. Hau konpontzeko aukera bat izango litzateke aplikazioak eskaintzen dituen jakinarazpen edo notifikazioak desaktibatzea, eta azken errekurtso bezala, aplikazioa desinstalatu eta bertan interneteko nabigatzailearen bitartez sartzea.
Logo Google Maps Google Maps: Honako hau dugu telefono mugikorreko hainbat errekurtso batera agortzen dituenetako bat. 2015ean eginiko eguneraketa baten ondorioz mugikorraren barne-memorian informazioa deskarga daiteke, internetera konexiorik eduki gabe erabili ahal izateko, baina espazio ugari okupatzen du. Honetaz gain, GPS sistema erabiltzen duten beste aplikazioek bezala, erabiltzen dugunean, zerbitzaietara etengabe konektatzea beharrezko zaio datu berriak adierazteko, bateria asko gastatuz.
Amazon compras: Amazonek, erosketetarako denda erraldoiak, gailu mugikorrentzako aplikazioa ere badauka. Erabiltzen dituen kalitate altuko irudi eta sarearen gehiegizko erabilera direla eta datuen errekurtso asko gastatzen ditu.
logo Spotify Music Spotify music: Streaming bidezko musika (datuak era jarraituan transmititzen dituen sistema) entzuteko aplikazioen erregea da, beraz beti internetera konektatua egon beharra daukala esan nahi du honek, ongi lan egin dezan. Premium (ordaindutakoa) aplikazioa badaukagu, barne-memorian informazioa gorde dezake. Berdin dio zein aplikazio sistema daukagun, telefonoko errekurtsoak erruz gastatuko ditu.
logo Line Line: jatorri japoniarrekoa, Line modan jarri zen bere sticker (pegatina) famatuak zirela eta. Gehiegi apaindutako erabiltzaile-interfazea dela eta bateria asko gastatzen du, eta dituen funtzioen zerrenda luzeagatik eta bigarren mailan egiten dituen datuen sinkronizazioa dela eta, interneteko tarifaren kontsumoa asko igoarazi dezake eta bateria asko gastatu.
Logo Instagram Instagram: Mark Zuckerbergen, Facebookeko sortzailearen beste aplikazio bat. Sare sozial honek argazkiak ikutu eta lagunekin partekatzen uzten digu, baina interneteko kontsumo handia dauka. Erabiltzen ari garenean, bateriaren kontsumo handia dauka.
Logo Clean Master Clean Master: paradoxikoa iruditu arren, gure gailu mugikorrak garbi eta segurtasunez mantentzeko gomendatzen den aplikazio honek errekurtso asko erabiltzen ditu. Garbiketa egiteko garaian, hondakin asko uzten ditu, gure telefonoa motelduz, eta erabiltzen ari garenean, gure interneteko konexioko tarifa azkar agorrarazi dezaketen iragarki andana erakusten dizkigu.
logo Candy Crush Candy Crush saga: zerrenda honetan jokuren bat jarri gabe ezin gaitezke joan. Candy Crush, King etxeko jokuetako bat besterik ez da; hauen artean daude baita ere Bubble Witch, Farm Heroes Saga, Candy Crush Soda Saga, etab. Autobusa edo trenaren zain gaudenean martxan jartzen ditugun ohiko jokuak dira. Kontsumorik gehien bizitza gehiago kargatzeko zain gauden unean egiten dute.

Gailu mugikorrek bateria aurrezteko modua izaten dute, aplikazioek behar duten bateriaren erabilera administratuz, honela bere bizitza luzatu ahal izateko. Aukera hau gure gailuaren ajusteetan topatuko dugu, bateria atalaren barnean. Gailuaren fabrikatzailearen arabera aukera honen kokalekua alda liteke.

Gehiago ikastako, egin ezazu klik hemen Smartphone eta Tablet-ei buruz ditugun ikastaroen zerrenda ikusteko.