Sartu zaitez 2018/06/14ean eguneratutako sarreran “Nola ezabatu zure aztarna digitala

Sare sozialen mundua asko aldatu egin da azkeneko urteetan eta aldatzen jarraituko da datozenetan ere. Sare sozialak, asialdirako tresna bezala dibertigarriak izan daitezke, baina zentzuz erabiltzen jakin behar dira. Eskaintzen zaizkigun aukerak ez ezagutzeak, hanka sartzeak ekar ditzake. Hauen artean, kontuan hartzeko gai garrantzitsua da pribatasuna.

Multimediazko edukiak eta informazio pertsonala trukatzeko web gunea da sare soziala. Honela, lagun talde birtual eta interaktiboa sortzen da. Sare sozialen zerbitzuek, erabiltzaileak kontu pribatu bat sortzea eskatzen dute, eta honela, erabiltzaile profila izango dute eskaintzen diren zerbitzuak erabiltzeko.

Sare sozialek hainbat aukera eskaintzen dizkigute: lagunekin harremanetan jarri, munduko beste herrialdeetako pertsonekin hitz egin, kultura ezberdinak ezagutu, kanpoan dauden pertsonekin erlazioak izan eta kultur mugimenduen bizitasuna landu.

Hala ere, honek hainbat arrisku izan ditzake. Sare soziala egoki erabiltzen ez bada, kontziente izan gabe, ondorioak ekar ditzake.

Parte hartu KZguneako Sare Sozialak ikastaroa eta ezagutu eskeintzen dituen aukera guztiak

 

 

Datu pertsonalen babesa

Sare sozial batean pertsona batek sartzen dituen datu eta informazioen babesa da pribatasuna. Sare sozialek aukera ezberdinak eskaintzen dituzte, eta hauen bitartez, kontuaren pribatasun orokorra moldatu dezakegu. Honela, erabiltzaileak gainontzeko lagunekin zer konpartitu nahi duen erabakitzen du.

  • Zure sare sozialeko pribatasun konfiguraziora sartu.
  • Zure kontuko pribatasuna kontsultatu.
  • Zure publikazioen pribatasuna moldatu.
  • Zure profileko parametroak aldatu.
  • Gainontzekoek zure profila nola ikusten duten begiratu.

Facebookek, munduan erabiltzaile gehien dituen sare sozialak adibidez, pribatasuna modu fokalizatu batean moldatzeko aukera ematen du. Hau da, iruzkin bat egiten den aldi oro, pribatasuna alda daiteke.

Gainontzekoen eskuetan jartzen den informazioarekin arduratsua izatea garrantzitsua da, gure lagunak kontsideratzen ditugun horien eskuetan informazioa jartzean datza gakoa. Facebook eta Twitterren okerreko iruzkin bat egitearen ondorioz adibidez, euren lana galdu dutenen kasuak badira.

Honelako kasuak saihesteko, pribatasuna era egoki batean konfiguratzea da garrantzitsuena. Sare sozial gehienek, kontu pribatutarako, mezu pribatuak bidaltzeko aukera eskaintzen dute.

Sare sozialek gure pribatasuna bermatzeko eskeintzen duten aukerak zeintzuk diren ezagutzeko Sare Sozialekin zerikusia duten ikastororen bat egitera animatzen zaitugu Kzguneatik.

Informazio gehigarria eskuratzeko interesa duen KZguneko erabiltzaile orok, aurrez-aurreko eta urruneko Sare Sozialak ikastaroa egiteko aukera dauka.