Sartu zaitez 2018/09/26ean eguneratutako sarreran

Google Maps-eko trikimailuak

 

Geroz eta gailu konplexuagoak dauzkagu, duela urte batzuk pentsatu ere ezin genituen gauzak egiteko gai direnak. Hauen artean dago geolokalizazioa, erabiltzaileek agian beste izen batez ezagutuko dutena: lokalizazioa, kokapen geografikoa, GPSa… izen asko ematen dizkiogu Google Maps-en gure kokapena adierazten duen puntutxo urdin horri, baina badakizu telefonoak hainbat modu ezberdin erabiltzen dituela bere posizioa jakiteko?

Artikulu honetan geolokalizazioari buruz hitzegingo dugu, zer den eta zein sistema dituen gure telefonoak, tabletak edo ordenagailuak bere kokapena jakiteko, eta luzapenez gurea.

Geolokalizazioak objektu baten kokapenari buruzko informazioa ematen du.

Geolokalizazioa objektu baten (telefonoa, tableta, ordenagailua, kotxea…) posizio geografikoa (koordenatuak) jakiteko ahalmena da.
Gaur egunean ia gehienok daukagu informazio hau eskaini dezakeen gailuren bat: telefono mugikorra. Edoizein motatako telefono mugikorra, dela Smartphona edo ez, kokatua izan daiteke, geolokalizazio hau egiteko hainbat modu ezberdin bait daude.

Geolokalizazio motak:

GPS:

Badira hainbat urte telefonoek GPS seinaleen argailua daukatela. GPS edo Kokapen Sistema Globala lurraren inguruan bueltaka dabiltzan satelitez osatutako sare bat da, 30 gutxienez.
Hauetako 4 behintzat momentu oro gure gailuarentzako ikusgai daude eta denbora gutxi oro hauetako bakoitzak bere posizioari buruzko informazioa ematen duen seinale bat bidaltzen du. Latitudea, longitudea, altuera eta denbora kontutan hartuta kokapena kalkulatzen da. Zenbat eta satelite gehiagok parte hartu prozesu honetan, are eta hobeagoa izango da triangulazioa.

Satelite bidezko geolokalizazioa, GPSa

GSM:

Mugikorren komunikaziorako Sistema Globala da GSM-a, edo beste hitz batuetan esanda, telefono mugikorren sarea erabiltzen duen sistema bat da.
Gure geografiako hainbat tokitan mugikorrarentzako zerbitzua ematen diguten torre edo antena ezberdian daude; gure mugikorrak kobertura izan dezaten eta deitzeko gaitasunaren erantzuleak dira. Hiru gauza kontuan hartuta, torreek elkarrekiko duten distantzia, torre batetik bestera seinaleak heltzeko behar duen denbora eta seinalearen indarra kontuan hartuta, gure gailuaren kokapena kalkula liteke. Metodo hau ez da hain eraginkorra, 200 metrorainoko akatsa izan bait dezake.

Telefono mugikorren sarea erabiltzen duen lokalizazio sistema, GSM

WIFI (WPS)

WIFI sare guztiek igortzen dute identifikatzen dituen seinale bat, orokorrean MAC helbidea deitua, esan liteke kotxe baten matrikula edo DNI zenbaki bat bezalakoa dela, kasu honetan WIFI sarea identifikatzen duena. Zein WIFI saretan sartuta gauden jakinda telefono, ordenagailu… baten posizioa jakin daiteke.
Aurreko sistemaren antzera lokalizazio akats txiki bat izan dezake, baina eraikuntza baten barnean gaudenean edo GPS seinalerik iristen ez den tokiren batetan gaudenean erabiltzen dena da.

WIFI bidezko lokalizazioa, eraikuntza baten barnean

Geolokalizazioari buruz gehiago jakin nahi duzu? Apuntza zaitez Google Maps, ibilbiderik onena arakatu eta aukeratu ikastarora.