Gaur egungo, ia sakeleko guztiek argazki makina daukate. Erabiltzaile askok eta askok, mugikorrak eskaintzen duen argazki makinaren ezaugarrien arabera, sakeleko bat edo beste erosten dute. Gainera, argazkiak editatzeko aplikazioak erabiltzen dituzte, eta sarera konektatuta izanez gero, erabiltzaile askok argazki hauek partekatzen dituzte.

Garai batean mugikorrarekin ateratako argazkiak bertan gelditzen ziren, baina ohiturak aldatu egin dira. Gaur egun, ez ditugu argazki onak besterik ateratzen, izan ere, editatzeko eta hobetzeko aukera daukagu. Selfie-ak, paisaietako argazkiak, edota gure momenturik zoriontsuenetakoak. Gaur egungo mugikorrek eskaintzen dituzten argazki makinen bidez, mota guztietako oroitzapenak harrapatu ditzazkegu.

Sare sozialetan partekatu baina lehen, ukitu original bat eman edota argazkiko akatsak zuzendu nahi izaten dugu. Horregatik, profesional baten antzera argazkiak editatu nahi baldin badituzu, gaurkoan, zure mugikorrera jaitsi ditzazkezun 5 aplikazio gomendagarrienak azalduko dizkizugu.

Android-entzako bost aplikazio gomendagarrienak

Snapseed

Doaneko aplikazioa, erabiltzeko erraza, eta zure argazkiak editatzeko aukera asko eskaintzen dituena.Snapseed aplikazioarekin, zure argazkiaren kontrastea hobetuko duten distira eta kontrastea, esposizioa edota koloreak bezalako aukerak moldatu ditzazkezu. Gainera, aplikazio honek abantaila berezia du, eta azkeneko aktualizazioa jeitsi ezkero, RAW formatuan dauzkazun argazkiak ere, edidatu ditzazkezu.

VSCOCam

Zure argazkiei ukitu ezberdina emango dien filtro anitz jartzeko aukera eskainiko dizun doako aplikazioa da. Argazkiak filtro askoren bidez editatzen dira, eta berriak deskargatzeko aukera ere duzu. Aldaketak argazki originalarekin ikus ditzazkezu, eta gainera, zure argazkiak sare sozialean partekatu ditzazkezu.

Pixlr

Sare sozialetan partekatzeko prestatuko dituzu argazkiak, irudiak editatzeko doako aplikazio honekin.  Ez da benetako profesionala izan behar, emaitza ezin hobeak lortzeko. Aparteko edizioa lortzeko efektu asko eta asko daude. Gainera, collage aukera eskaintzen du, hainbat argazki, argazki bakar batean muntatzeko.

Adobe Photoshop Lightroom

Adobe Creative Cloud argazki plangintzan izena eman ezkero, doako aplikazioa da. Lightroom programan dauzkazun argazkiak zure mugikorrarekin sinkronizatzeko aukera eskaintzen du, eta zuzenean zure mugikorretik moldatu ditzazkegu. Herraminta anitz dauzka. Gainontzeko aplikazioak bezalaxe, zure argazkiak sare sozialetan parteka ditzazkegu aplikazio beratik.

Vignette

70 filtro eta 50 marko pertsonalizatu jartzeko argazkiak editatzeko aukera eskaintzen duen aplikazioa da. Kamarako aplikazioa da, beraz, bertatik zuzenean argazkia atera dezakezu, eta jarraian editatu. Zerbitzu anitz eskaintzen ditu: zoom digitala, kliskagailu automatikoa eta askoz ere gehiago. Ordaindu beharreko aplikazioa da.

Zure argazkiak erraz editatu ditzazkezu hemendik aurrera. Aplikazio baten bat instalatzera animatzen zara?